Ikasleei normalean beren profila editatzeko eskatzen zaie Moodlen. Guneko kudeatzaileak ere edita ditzake erabiltzaileen profilak. Instrukzio hauek guneko kudeatzaileentzako erabiltzaileen profilaren 1.9-ko formatuaren ingurukoak dira. Ikasleak zerrenda laburragoa du.
Edukien taula
Ezarpen estandarrak
Orokorra
Erabiltzaile-izena
Aldatu egin ahal da. Letra xeheak, zenbakiak, '-', '_', '.' edo '@' bakarrik izan ditzake.
Pasahitz berria
Markatu gabeko ezarpena da oraingo pasahitza ordezkatzeko. Pasahitza balidatu egiten da pasahitzaren zailtasuna ziurtatzeko. Ikusi Pasahitzen politika informazio gehiago izateko.
Derrigorrezko pasahitz aldaketa
Hasierako pasahitza ezar dezake kudeatzaileak baina honek behartu egiten du erabiltzailea pasahitz berria sortzera.
Izen eta abizena
Lehenengo bi eremuek ez dute bestelako azalpenik behar. Izen eta abizen horrekin ezagutuko da ikaslea ikastaroan. Ikastaro osoan identifikatuko dute datuok ikaslea.
E-posta helbidea
E-posta helbidea izango da sistemaren mezu eta jakinarazpenak jasotzeko ikasleak izango duen helbidea; era berean, helbide hori erakutsiko zaio irakasleari eta Moodle-gunearen beste erabiltzaileei "e-posta erakutsi" aukera egin bada, ikastaroko gainontzeko partaideei beren helbideak ikusten uzteko. Beraz, aldiro berrikusi beharreko helbidea da. E-posta erakutsirako beste aukera batzuk erabiltzaile guztiei helbidea ezkutatu (irakasle eta kudeatzaileentzako beti agerian geratuko bada ere), edo ikastaroko bisitari guztiei erakustea dira, ez bakarrik izena emandakoei.
E-posta erakutsi
Beste pertsona batzuek e-posta helbidea ikus dezaketen ala ez kontrolatzen du, klasean zure e-posta erakutsi ala ezkutatzeko aukera emanez. Hiru aukera dago: erabiltzaile guztiek ikusteko moduan utzi (baita bisitariek ere), ikastaroan izena emandakoek bakarrik ikusi ahal izatea, edo inork ezin ikustea.
E-posta aktibatuta
Gaitu egin daiteke profileko e-postara mezuak bidaltzeko aukera. Desgaitzen bada, ikasleek ez dute guneko inongo mezurik jasoko.
Hiria/herria; herrialdea
Eremu hauen bidez errazago identifikatuko zara kokapen geografikoa erabilita.
Ordutegi-eremua
Sisteman ordua duten mezuak (zereginetarako epeak, adibidez) Moodle-ren berezko ordutegi-eremutik zuk aukeratu duzun beste edozeinetara bihurtzeko erabiltzen da eremu hau.
Lehenetsitako hizkuntza
Moodle gune batek hizkuntza-paketeetatik instalatutako hainbat hitzuntza izan dezake. Honek ezartzen du erabiltzaileak nahi duen hizkuntza, zabaltzen den menutik aukeratuta.
Lehenetsitako itxura
Gunearen ezarpenetan If site configurations has allowuserthemes gaituta badago, erabiltzaileak aukera du nahi duen itxura ezartzeko. Erabiltzailearen itxurak baliogabetu egiten du guneko itxura baina ez ikastaroan Behartu itxura ezarrita badago.
Deskribapena
Eremu honetan zuri buruzko edozein testu idatz dezakezu: ikasketak, zaletasunak, lorturiko maila akademikoak edo beste edozein, baldin eta gunearen erabilera onargarriarekin lotzen bada. Testu hau zeure informazio pertsonala bisitatzen duenari erakutsiko zaio.
Irudia
Erabiltzailearen irudia (Avatar ere esaten zaio) aldatu egin daiteke atal honetan. Berez, Moodle-ren irudia erabiltzen da automatikoki erabiltzaile berria sortzen denean. Moodle-k bi tamainatan sortzen ditu erabiltzailearen irudiak. Bi irudien fitxategiei "f1" eta 'f2" izenak ematen zaizkie. Guneko kudeatzaileak aldatu egin ditzake berezko irudiak. Hona hemen berezko "f1" irudi estandarra.
Oraingo irudia
Honek erakusten du profil batekin lotutako irudia. Zenbaitetan zure nabigatzailearen freskatzeko botoiak eguneratu egingo du oraingo irudia.
- AHOLKUA: Gunearen kudeatzaileak erabiltzaileek eguneratutako irudi guztiak URL honetatik: <moodle url>/userpix/. Adibidez, http://demo.moodle.org/userpix/.
- AHOLKUA: Berezko irudia zuri uztea nahi al duzu? Ordezkatu irudia pixel zuri 1 duen fitxategiarekin.
- AHOLKUA: Gunearen kudeatzaileak gunerako berezko irudia alda dezake itxurako edo irudien direktorioko f1 eta f2 irudiak ordezkatuta.
Ezabatu
Laukitxo hau markatuta eta eguneratu botoia erabilita ezabatu egigno da oraingo irudia eta Moodle guneko berezko erabiltzailaren irudia hartuko da.
Irudi berria
Eremu honek Arakatu botoia du erabiltzaileak bere profilerako irudi berri bilatu eta igotzeko. Mota hauetako irudiak igo daitezke: gif, jpg, eta png. Igotako fitxategiaren tamaina gehinezko tamaina aldagaiak ezartzen du ezarpenen orrian. Erabiltzailearen irudiak luzeran 100px bider 100px ditu eta zabaleran 35px bider 35px. Irudi txiki hauetako bakoitza Moodle-k sortzen du igotzean, eta era berean txikitu egiten du fitxategiaren tamaina 4K-n gutxi gora behera. Irudiak Moodle-ren data direktorioko Erabiltzaile bakoitzaren azpidirektorioan gordetzen dira "f1" eta "f2" bezala.
- AHOLKUA: Irudia ez al da aldatzen? Edo irudia hainbat aldiz igota ez al da aldatzen? Konponbide normalena zure nabigatzailearen cache-a garbitzea da. Arazoa zerbitzariaren cache-an ere egon daiteke. Galdetu zure gunearen kudeatzaileari edo hostatu-zerbitzuari zerbitzariaren cache-aren ezarpenen bat ari ote den arazo hau sortzen. Sarri, behar ez den cache-a garbituta konpon daiteke hau.
Irudiaren deskribapena
Testua arratoia irudiaren gainetik pasatzean agertuko da deskribapen gisa.
Interesguneak
Interesgune-zerrenda
Erabili koma interesguneak bereizteko. Antzeko interesguneak dituzten beste batzuekin harremanetan jartzen lagunduko dizu honek.
Aurreratuak
Erakutsi aurreratuak botoiari sakatuta bestelako eremuak agertuko dira.
Orokorra
Autentifikazio-metodoa aukeratu
Kudeatzaileak Autentifikazio metodo jakin bat aukera dezake erabiltzailearentzat. Hau da gunea "Autentifikaziorik ez" ezarpena aktibatzeko ere.
E-postaren formatua
Bi dira, "HTML Formatua" (mezuak itxura eta kolore ezberdinetan formateatuko dira errezago irakurtzeko) eta "Testu-formatua" (apingarri eta kolorerik gabeko testu laua).
Foroetako mezuak e-postaz nola jaso
Ezarpen honek zehazten du izen eman dugun foroetara bidalitako mezuak nola jasoko ditugun gure e-postan. Hiru aukera dago: Laburpenik gabe (forora bidalitako mezu bakoitzeko e-posta mezu bat jasoko dugu), osoa (eguneroko laburpen bat mezuak osorik dituena) edo gaiduna (gaiak bakarrik dituen egunerako mezua).
Aukerak hauek dira:
- Laburpenik gabe (foroko mezu bakoitzeko e-posta mezu bat)
- Osoa (mezuak osorik dituen eguneroko e-posta)
- Gaiduna (gaiak bakarrik dituen eguneroko e-posta)
Izen-emate automatikoa foroan
Foroetara bidalitako mezuen kopiak e-postan jasotzeko aukera ematen du. 'Izena eman' aukera egiten bada, sistemak automatikoki bidaliko dizu ekarpenen bat izan duten foroetara bidali diren mezu berrien kopia e-postaz. Eskuz ken daiteke aukera hau bidalketa egitean.
Foroen jarraipena
Foroen jarraipena aktibatuta irakurri gabe dituzun mezuak azpimarratu egingo dituzu eta horrek foroan zeharreko nabigazioa erraztuko dizu.
Testua editatzerakoan
"HTML editatzailea erabili" aukeratu ahal da normalean. Honek testu-formatuak erabiltzeko aukera ematen dizu baina nabigatzaile modernoetarako bakarrik balio du. Zure nabigatzaileak ez badizu testua aukera honekin editatzea, erabili "HTML modu estandarrak erabili".
AJAX eta Javascript
No: Oinarrizko web-funtzioak erabili. Bai: hau da, hartu eta eramateko erabili nahi baduzu.
Pantaila irakurlea
Aukerak
Gunearen kudeatzaileak eremu gehiago gehituta izan ditzake erabiltzailearen profilean. Ondorengoak estandarrak dira Moodle-n eta "Erakutsi aurreratuak" botoari sakatuta agertzen dira:
- Web orria
- ICQ zenbakia
- ID Skype
- ID AIM
- ID Yahoo
- ID MSN
- ID zenbakia
- Erakundea
- Departamendua
- Telefonoa
- Telefono mugikorra
- Helbidea
Bertsio zaharragoetarako oharra
- 1.6-n, kudeaketa-blokeko hasiera-orrian aukeratu erabiltzaileak, eta ondoren editatu erabiltzaileen kontuak. Bilatu ikaslea eta sakatu editatzeko estekari. Honek beren profil-orrira eramango zaitu eta bertan dira Editatu profila, Foroetako mezuak, Blogak eta jarduera-txostenen pestainak.