Kalifikazioak pre-1.9

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Oharra: Orri honek Moodle-ren 1.9 bertsioaren aurreko kalifikazio-liburua zertan den deskribatzen du. Moodle 1.9 ari bazara erabiltzen, jo ezazu, mesedez, Kalifikazioak izeneko orrira.

Kalifikazio-liburua: Sarrera

Kalifikazio-liburura joaten zaren lehenengoan era normal edo sinplean sartuko zara. Ikasle guztiak ikusiko dituzu, item bakoitzean izan dituzten kalifikazioak eta ikasle bakoitzaren amaierako nota.

  • Izen edo abizenaren arabera sailka ditzakezu ikasleak bakoitzari dagokion estekan sakatuta ikasleak zutabearen azpian (eskubian edo ezkerrean). Hasiera batean, kalifikazio-liburua abizenen arabera dago sailkatuta.
  • Ikasleen izenak ikaslea eta bere kalifikazioak erakutsiko dituzten estekak dira. Erabilgarria da ikaslea zurekin ari denean kalifikazio-liburua begiratzen eta zuk gainontzeko ikasleen pribatutasuna gorde nahi duzunean.
  • Goiko botoia erabilita Excel kalkulu-orria edo tabuladore bidez banatutako testu-fitxategia sor dezakezu eta ondoren zure ordenagailura jaitsi.
  • Hasierako goiburuan 'Kalifikazioak' agertuko da era normala erabiltzen ari bazara (berez). Bestela, une horretan ikusten ari zaren kategoriaren izena erakutsiko du ezarpen aurreratuak gaitu badituzu.
  • Erdi aldean kalifikatutako item guztiak ikusiko dituzu (edo kategoria jakin bat era aurreratuan ari bazara). Kalifikatutako item bakoitzaren izenak item jakin bakoitzaren ezarpenetara daraman estekak dira.
  • Zeregin guztien eskubiko aldean (edo kategorien eskubi aldean era aurreratuan ari bazara) guztirako emaitza duen zutabea agertzen da. Guztira izenburuaren eskubiko aldean bi gezi daude eta horiek erabilita gora eta behera ordena ditzakegu guztirakoak.
  • Guztira izenburuaren eskubiko aldean (edo banakako kategoria bakoitzean era aurreratuan) de 'estatistikak' esteka dago eta honek zabaltzen den leihoan erakutsiko ditu klse osoan oinarritutako estatistikak.

Nola ezarri aukera bereziak kalifikazio-liburuari. Ezapen jakin bat aukeratzeko sakatu behar den esteke komatxo bikoitzen artean agertzen da. Pantaila bakoitzean ematen da informazio eta laguntza gehiago.

  • Oinarrizkoa:
    • Aktibatu era aurreratua: "Ezaugarri aurreratuak erabili"
    • Zutabeen izenburuak errepikatzeko frekuentzia aldatu: "Lehentasunak ezarri"
  • Aurreratua:
    • Aukeratu zein zutabe erakutsiko diren: "Lehentasunak ezarri"
    • Zehaztu guztirako puntuazioa kalkulatzeko era: "Lehentasunak ezarri"
    • Kalifikatutako item bat zein kategoriatakoa den zehaztu: "Kategoriak ezarri"
    • Zereginen kalifikazioak kurbatu: "Kategoriak ezarri"
    • Kalifikatutako item bat kredito estra gisa aukeratu: "Kategoriak ezarri"
    • Kategoria bat gaineratu: "Kategoriak ezarri"
    • Kategoria bat ezabatu: "Kategoriak ezarri"
    • Kalifikazioaren pisuak zehaztu: "Pisuak ezarri"
    • Kategoria baten X kalifikazio baxuenak alde batera utzi: "Pisuak ezarri"
    • Kategoria bati bonifikazio-puntuan gaineratu: "Pisuak ezarri"
    • Kalifikazio-liburuaren kalkuluan eta ikuspegian kategoriak ezkutatu: "Pisuak ezarri"
    • Kalifikazio-eskala eta letrak zehaztu: "Kalifikazio-letrak ezarri"
    • Zereginak egitetik ikasleak salbuetsi: "Kalifikazio-salbuespenak"


Estekak