Kalifikazioak

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Moodle 1.9

Orri honek Kalifikazio-liburua zertan den deskribatzen du baina Moodle 1.9 bertsiotik aurrera. Kontuan hartu 1.9an kalifikazio-liburua guztiz aldatu dela. Bertsio zaharrago bat ari bazara erabiltzen, jo ezazu, mesedez, dokumentazioaren atal honetara: Kalifikazioak pre-1.9.


Sarrera

Erabat berritu dira kalifikazioak eta kalifikazio-liburua kontzeptuak Moodle 1.9-n. Hitz horiek aurreko bertsioetan erabiltzen baziren ere, garrantzizko aldeei buruzko dokumentazioa duzu hemen nahasmendurik ez izateko.

Moodle 1.9-ko kalifikazioen inguruko bi ideia nagusiak hauek dira:

  1. Kalifikazioak Moodle ikastaro bateko partaideei emandako puntuazioak dira
  2. Kalifikazio-liburua kalifikazio horiek gordetzeko gunea da: moduluek bertara "botatzen" dituzte euren kalifikazioak, baina kalifikazio-liburutik ezin da ezer "bota" moduluetara.

Moodle 1.9-n eraikitako Kalifikazio-liburuaren hiru blokeak hauek dira:

Hona hemen ikuspegi orokorra:

  • Kalifikazio-kategoria batek kalifikazio-elementuak taldekatzen ditu beti eta kalifikazio-elementu horiei eragiteko ezarpenak ditu
  • Kalifikazio-elementu batek ikastaroko partaide bakoitzeko kalifikazio bat gordetzen du eta kalifikazio-elementu horiei eragiteko ezarpenak ditu
  • Kalifikazio batek erabiltzaileei nola erakutsiko zaien definitzeko ezarpenak ditu, blokeatzeko eta ezkutatzeko funtzioak ditu.

Kalifikazioak kalkulatu egin ahal dira eta modu askotara gehitu eta erakutsi, aukera horiek guztiak hainbat erakunderen behar ezberdinak asetzeko diseinatu baitira.

Moodle-ren jarduera askori, besteak beste zereginak, foroak eta galdetegiak ezar dakizkioke kalifikazioak. Kalifikazioak zenbakitan eman daitezke, edota eskaletatik hartutako hitz/esalditan.

Kalifikazioak helburu bezala ere erabil daitezke eta ikastaro bateko partaide bakoitzari emandako testu bat bezala.

Moduluetatik datozen kalifikazioak

Jarduera-moduluek kalifikazioak sortzen dituztenean, gradebook public API erabiltzen dute euren kalifikazioak kalifikazio-liburura "botatzeko" (edo bidaltzeko). Kalifikazio horiek datu-basearen taulan gordetzen dira orduan hori moduluetatik apartekoa baita. Kalifikazioak datu-base taula moduluan gordeta geratzen dira, eta kalifikazio-liburuak ezin izango ditu inoiz eskuratu edo aldatu jatorrizko kalifikazioak.

Hala ere, kalifikazio-liburuak kudeatzaile eta irakasleei kalifikazioak kalkulatzeko, gaineratzeko eta erakusteko moduak aldatzeko tresnak eskaintzen dizkie, kalifikazioak eskuz aldatzeko modua bezala (kalifikazioaren eskuzko edizioak automatikoki bloketatzen du kalifikazioa kalifikazio-liburuan, beraz jatorrian kalifikazioa sortu zuen moduluak ezin izango du kalifikazioa kalifikazio-liburura berriz igo kalifikazioa desblokeatu arte).

Kalifikazioen ezarpenak

Kalifikazio-liburuko unitate txikiena izaki, kalifikazioak ezarpen askoren eragina du hainbat mailatan. Hemen duzu maila horien zerrenda, ierarkikoki:

Helburuak

Helburuak ikastaroko jarduera bat eginda ikasleak lortu edo ulertu behar duenaren deskribapen zehatza da. Jarduera batek helburu bat baino gehiago izan dezake, eta bakoitzak berarekin lotutako kalifikazio bat izan dezake (normalean eskala batekoa).

Kalifikazio-liburuaren txostenak

Kalifikazio-liburuak hainbat txosten ditu, bakoitzaren kalifikazio-esteken bidez ikastaroaren kudeaketa-bloke bakoitzean eskura daitezkeenak:

Kalifikazioen antolaketa

Irakasleek kalifikazio kategorietan antola ditzakete kalifikazioak, eta kalifikazioak inportatu edota esportatu, eta baiata kalifikazioak kalkulatu ere.

Kalifikazio-mailak adierazten dituzten sinboloak kalifikazio-letrak bezala ezar daitezke.

Kudeatzaileak guneko kalifikazio-liburuaren itxura kontrola dezake guneko kudeaketa-blokeko kalifikazioak estekako ezarpenen bidez:

Begiratu halaber