Kalifikatzailearen txostena

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Moodle 1.9

Kalifikazioen txostenak ematen dio irakasleari kalifikazioen txosten berria ikusteko aukera Moodle 1.9n. 1.9 baino lehenagoko bertsioetarako, begiratu hemen.


Oinarrizkoa

Kalifikatzailearen liburuak Moodle-ren hainbat ataletan kalifikatu eta ebaluatu diren elementuak jasotzen ditu eta aukera ematen dizu ikusi eta aldatzeko, kategoriaka antolatzeko eta guztirakoak era askotan kalkulatzeko. Moodle-ren ikastaro batean ebaluatzeko elementu bat gaineratzen duzunean, sortutako kalifikazioetarako gunea sortzen du automatikoki kalifikazio-liburuak eta era berean gaineratzen ditu zeuk edo sistemak elementu horretarako sortutako kalifikazioak.

Erakutsitako kalifikazioak eginkizunen emaitzak dira eta definitzean ezarritakoaren araberakoak izango dira, hau da 36 punturekin definitutako zereginak ikasleak lortutakoak erakutsiko ditu, eta ez ehunekoa.

Diseinua

Hainbat lerro daude goiko aldean: ikastaroa lehenik, ondoren kategoria, ondoren oraingo zutabea (hau da, saiakera bat edo kategoriaren guztirakoa). Aktibatu gabe baduzu, saiakera, galdetegi eta abar guztiak kategorizatu gabe kategorian egongo dira.

Lor daitezkeen puntuazioak erakutsiko dituen lerro bat gainera dezakezu Nire hobespenak fitxara joan eta Ibilarteak erakutsi aukeratuta.

Hona hemen kategoriak erakusteko aukeran dauden hiru erak:

  • Kalifikazioak baino ez - kategoriaren guztirako zutaberik gabe
  • Laburtua - Kategoriaren guztirako zutabea bakarrik
  • Osoa - kalifikazioak eta agregatutakoak (kategoriaren guztirako zutabea)

Atal bakoitzak ikono txiki bat du goian eskuineko aldean. Horri sakatuta era batetik bestera pasako duzu kategoria hori erakusteko modua. + "kalifikazioak baino ez" ikusteko, o "osoa ikusi" eran ikusteko eta - laburtuta ikusteko.

Berezko beste ezarpen batzuk

Aukera hauetarako ezarpenak gune-mailan ezar daitezke Kudeaketa-> blokera joanda.

  • Lor daitezkeen puntuazioak erakutsiko dituen lerro bat gainera dezakezu Nire hobespenak fitxara joan eta Ibilarteak erakutsi aukeratuta.

Nabarmendu

Zure kalifikazio-liburua handitu ahala kontrolatzen zaila izan daiteke ikasleentzat eta agian ez dute jakingo atal batek zein eginkizuni egiten dion erreferentzia. Nabarmenduta konpontzen da arazo hau.

  • Ikaslearen izena duen gelaxkan hutsik dagoen tartean sakatuta, lerro osoa nabarmenduko da
  • Zutabe bakoitzaren goiko gelaxkan hutsik dagoen tartean sakatuta, zutabe osoa nabarmenduko da

Kalifikazioak kategoriaka sailkatu

Ezkerreko aldean goian dagoen 'Ekintza bat aukeratu' zabaltzen den menuak beste hainbat ekintzatarako aukera ematen dizu

  • Editatu kategoriak eta elementuak aukeratuta zure eginkizunak kategoriaka sailka ditzakezu, adibidez 'gelako lana', 'etxeko lana' e.a.

Kategoria bakoitzak bere Kategorian guztira zutabea izango du ondorioz.

Editatu

Oharra: Kalifikazio-liburuan zerbait editatzeak kalifikazioak bakarrik editatzea dakar eta ez du inongo harremanik ikastaroaren hasiera orria editatzearekin, hau da zure ikastaroaren orria ez du inongo eraginik izango zuk kalifikazio-liburuan edozer eginda ere. "Edizioa aktibatu" botoiaren funtzioak ikastaroaren orri nagusikoetatik aparte, eta beraz edizioa aktibatuta egon daiteke kalifikazio-liburuan eta aldi berean aktibatu gabe atzera egin eta ikastaroaren orrira joaten bazara. Hauxe da honen arrazoia: editatu ikastaroaren orria eta editatu kalifikazioak bi gaitasun ezberdin dira eta rol bakoitzak, adibidez 'edizio-baimenik gabeko irakaslea' bat edo besterako izan dezake baimena.

Kalifikazioak aldatu

"Edizioa aktibatu" saka dezakezu goian eskuin aldean eta kalifikazio bakoitzerako editatzeko ikonoa agertuko zaizu. Ikonoari sakatuta edizio-pantaila agertuko zaizu kalifikazioa aukeratzeko, feedback-a idatzi eta beste ezaugarri batzuk ezarri ahal izateko.

Bestela, "Nire hobespenak" saka dezakezu eta "Kalifikazio azkarra" eta "Feedback azkarra" aukeratuta txostenean editatzeko moduko gelaxkak agertuko dira kalifikazio bakoitzerako eta hainbat aldatu ahal izango dituzu aldi berean.

Guztirakoak kalkulatu

Batuketa eta bataz besteko xume baten ordez, Moodle-k kalkulu konplexuak egin ditzake kategoria bakoitzeko eta ikastaro osoko guztirakoak sortzeko. Adibidez, kategoria jakin bateko hiru elementuren bataz bestekoa lortu, hori bikoiztu eta ondoren beste kategoria bateko bataz bestekoa gehitu.

Kalkuluak erabilita egin dezakezu hori. Edizioa aktibatuta, sakatu Kalkuluak erakutsi, edo joan Nire hobespenakera eta aukeratu Kalkuluak erakutsi, gorde eta aktibatu edizioa. Zutabe bakoitzaren guztirakoaren ondoren kalkulagailu baten ikono txiki bat ikusiko duzu eta horri sakatzen badiozu, Kalifikazioak kalkulatu orrira bidaliko zaitu eta bertan izango dituzu jarraipideak.

Kategoriari gabeko guztirakoetan kalifikazioak nola batzen diren aukeratzeko, edizio aktiba dezakezu eta kategoriaren ediziorako ikono txikiari sakatu. Bertan aukera dezakezu, media, mediana e.a. hutsik dauden kalifikazioak baztertu eta bestelako ezarpenak.

Zutabeak edo banakako kalifikazioak ezkutatu

Edizioa aktibatuta eta "Erakutsi erakutsi/ezkutatu ikonoak" estekari sakatuta kalifikazio bakoitzaren atzean erakutsi/ezkutatu begiaren ikono ezaguna agertuko zaizu zutabe bakoitzaren goiko aldean. Kalifikazio-liburuaren testuinguruan, hau erabat aparte dago ikastaroaren hasiera-orriko erakutsi/ezkutatu funtziotik, bertan ere jarduerak erakutsi/ezkutatu egin baitaitezke. Kalifikazio-liburukoak ikasleak bere erabiltzaile-txostenean kalifikazio jakin bat ikusteko aukera izango duen definitzen du. Ikastaroaren orrian jarduera bat eskuragarri izan dezakezu baina agian ez duzu nahiko ikasleek beren kalifikazioak ikusi ahal izatea. Edo alderantziz, ikastaroaren orrian eskuragarri ez dagoen lineaz kanpo jarduera bat ezkutuan egon daiteke baina ikasleek beren kalifikazioen berri izatea nahi izango duzu agian.

Ikusi halaber