Kalifikazioak kalkulatu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Moodle 1.9

Kalifikazioen kalkulua kalifikazioak ezartzeko erabilitako formula bat da, (aukeran) beste kalifikazio-elementu batzuetan oinarrituta. Kontuan hartu hau ez dela kalkulatutako galdera-mota.


Kalkuluak gaitu

"Kalkuluak erakutsi" Ikonoa
Kalkulagailuaren ikur txikia
Zure kalifikazio-liburuan kalkuluak gaitzeko:
  1. Sartu irakasle edo kalifikazioak editatzeko baimena duen beste erabiltzaile bat bezala.
  2. Joan ikastarora.
  3. Sakatu Kalifikazioak Kudeaketa blokean.
  4. Sakatu "Edizioa aktibatu" botoiari goian eskubi aldean.
  5. Sakatu "Kalkuluak erakutsi" ikonoari goian erdi aldean.
  6. Sakatu kalkulagailuaren ikur txikiari kalkuluen orria irekitzea nahi duzun Ikastaroan guztira zutabearen azpian.

Ezarri ID zenbakiak

ID zenbakiak kalifikazio-elementu bakoitzaren ezizenak-edo dira. Kalkulu batean, zeregin baten izenaz ari garenean berau ID zenbakiarekin ordezkatuko dugu errazagoa baita. 143 X-ekin ordezkatzea bezala da eta ondoren X hori erabili matematika-eragiketak egiteko.

ID zenbakiak orriaren beheko aldean. Erabili zenbakiak edo 1, X edo Galde1 bezalako aldagaiak gogoratzeko. Gogoan izan "ID zenbakiak gehitu" botoiari sakatzea!

Kalkulatzeko funtzioak ulertzen

Sakatu "Kalkulua" hitzaren ondoren dagoen galdera ikur horia. Pop-up batean erakutsiko dizu kalkulatzeko erabil daitezkeen funtzio ezberdinak eta nola erabiltzen diren.

Kalkulu guztiak berdin ikurrarekin (=) hasiko dira beti. Ondoren duzu kalkulatzeko erabil daitezkeen funtzioen zerrenda. Koma (,) karakterea parentesi arteko funtzioen argumentuak bereizteko erabiltzen da. Funtzio ezberdinak banatzeko ere erabil daiteke koma.

  • average([[1elementua]], [[2elementua]]...): Emandakoen bataz bestekoa eskaintzen du
  • max([[1elementua]], [[2elementua]]...): Argumentu zerrenda bateko gehienezko balorea eskaintzen du
  • min([[1elementua]], [[2elementua]]...): Argumentu zerrenda bateko gutxieneko balorea eskaintzen du
  • mod(zatikizuna, zatitzailea): Zatiketa baten hondarra kalkulatzen du
  • pi(): Pi zenbakiaren balorea eskaintzen du
  • power(berrekizun, berretura): Zenbaki bat emandakoaren berreturara ekartzen du
  • round(zenbakia, count): Emandako zehaztasunera borobiltzen du zenbaki bat
  • sum([[1elementua]], [[2elementua]]...): Emandako argumentu guztien batuketa eskaintzen du

Hainbat funtzio matematiko ere onartzen ditu:

  • sin
  • sinh
  • arcsin
  • asin
  • arcsinh
  • asinh
  • cos
  • cosh
  • arccos
  • acos
  • arccosh
  • acosh
  • tan
  • tanh
  • arctan
  • atan
  • arctanh
  • atanh
  • sqrt
  • abs
  • ln
  • log
  • exp

Zure kalkulua egin

Kalkuluaren adibidea

Itzuli kalkuluen orrira, hasi zure kalkulurako aukeratutako funtzioak eta ID zenbakiak idazten.

  1. Berdin (=) ikurrarekin hasi.
  2. Aukeratu funtzio bat; Adibidez: =sum()
  3. Gaineratu zure ID zenbakiak 2 kortxete artean; Adibidez: =sum([[1elementua]][[2elementua]][[3elementua]])
  4. Banatu ID zenbaki bakoitza koma batekin; Adibidez: =sum([[1elementua]],[[2elementua]],[[3elementua]])
  5. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Kalkuluak erabiltzailearen hizkuntza Ingelesa ez denean

Kalkulutarako formulek hizkuntza bakoitzaren paketean definitutakoaren arabera erabiltzen ditu hamarrenak eta zerrenda-banatzaileak.

Hamarrenak banatzeko (zenbakiaren zati osoa eta hamarrenak banatzeko ikurra) ingelesez puntua (.) erabiltzen da is a point. Beste hizkuntza batzuetan koma (,) erabil daiteke.

Zerrenda-banatzailea The list separator (kortxete arteko ID zenbakiak banatzeko ikurra) koma (,) da ingelesez. Beste hizkuntza batzuetan puntu eta koma (;) erabil daiteke.

Ikusi halaber