Kalifikazio-elementuen ezarpenak
- Kalifikatzailearen txostena
- Kalifikazioen hobespenak
- Helburuen txostena
- Txosten orokorra
- Erabiltzailearen txostena
- Kalifikazioak inportatu
- Kalifikazioak esportatu
- Kalifikazio-elementuak
- Kalifikazio-kategoriak
- Kalifikazioak kalkulatu
- Eskalak
- Helburuak
- Letrak
- Ikastaroaren ezarpenak
- FAQ Kalifikazioak
Kudeatzaileentzat:
Moodle 1.9
Kokapena: Gunearen kudeaketa > Kalifikazioak > Kalifikazio-elementuen ezarpenak
Kalifikazio-elementuen ezarpenak irakasleek erabilitako kalifikazio guztietarako kudeatzaileak edita ditzakeen ezarpenak dira. Ezarpen horiek aldatu egin ditzakete kalifikazio bakoitzerako erakutsiko diren elementuak. Kudeatzaile gisa, hainbat ezarpen aktibatu edo desaktibatu egin ahal duzu eta irakaslea datu horiekin arituko da.
Kalifikazioa erakusteko modua
Hau da kalifikazio bakoitza erakusteko erabiliko den kalifikazio-mota. Eskola bakoitzak bere kalifikazio-sistema erabiltzen du eta egokitu egin daiteke hau zure sistemara.
- Erreala - Emandako puntuazio guztia adierazten duen gutxienezkotik gehienezkorako kalifikazioa. Berez 0tik-100era baina aldatu egin daiteke.
- Ehunekoa - 0tik - % 100era.
- Letrak- Letra bidezko kalifikazioa ehunekoak adierazten dituena.
Guztirako hamarrenak
Ezarpen hau puntuazioak erakusteko bakarrik da. Kalifikazioak 5 hamarrenekin kalkulatzen dira eta letra bidezko kalifikazioak ere horren arabera egokitzen dira, erabiliz gero.
Kalifikazioak kalkulatuta borobildu behar badira, borobiltzeko (zenbakia, eragiketa) funtzioa erabili behar da.
Kalifikazio-elementuen aukera aurreratuak
Kalifikazio-elementuen pantailan agertuko diren ala ezkutuan geratuko diren hainbat ezarpenen zerrenda du honek. Horietako bat aukeratuta "Aurreratuak" elementu-zerrendara joango da eta aukeratu ez bada kalifikazio-elementuen menu orokorrean berez duen balorea izango du. Ohartu hauek guztiak irakaslearen eskura egongo direla "Erakutsi aurreratuak" botoiari sakatzen badio.

- Elementuaren informazioa
- ID zenbakia
- kalifikazio-mota
- Eskala
- Gehinezko kalifikazioa
- Gutxieneko kalifikazioa
- Gainditzeko kalifikazioa
- Offset
- Biderkatzailea
- Kalifikazioa erakusteko modua
- Hamarren kopuru orokorra
- Ezkutuan
- Noiz arte ezkutuan
- Blokeatuta
- Blokeatu honen ondoren
- Agregazio-koefizientea
- Goragoko kategoria