Helburuak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.9

Kokapena: Gunearen kudeaketa > Kalifikazioak > Helburuak

Helburuak 1.9ko atal berria da. Lortu beharreko helburuen zerrenda gara dezakezu eta berau ikastaro eta jarduerekin lotu. Aldi berean hainbat helbururen inguruko kalifikazioa ere eman dezakezu (hau da, Rubrics).

Helburuak erabiltzeko, gaituta izan behar duzu hemen: Kudeaketa > Kalifikazioak > Helburuak.

Helburuak gaitu

Helburuak erabili ahal izateko, funtzio hori gaitu egin behar du kudeatzaile batek helburuen laukitxoa markatuta hemen: Kudeaketa> Kalifikazioak> Ezarpen orokorrak.

Helburuak erabili

  1. Aukeratu edo definitu zure ikastarorako hainbat helburu (begiratu beherago).
  2. Aukeratu helburu horietako zein aplikatuko den jarduera bakoitzerako.
  3. Jarduera hori kalifikatzean kalifikatu ikasle bakoitza Helburu-eskalak erabilita. Oharra: Kalifikazioak Kalifikatzailearen txostenean editatu ere egin ditzakezu (erabilgarria kalifikazioa berezkoa ez duten moduluetarako).
  4. Erabili helburuak ikasleen ebaluaziorako, edo bilatu Helburuen txostenean hainbat feedback erabilgarri ikasleak orokorrean nola ari diren adierazteko.

Ikastaro batean erabilitako helburuak

Helburuak gune edota ikastaro mailan ezar daitezke. Zure ikastaroan erabiltzeko helburuak aukeratzeko:

  1. Erabili kudeaketa blokeko helburuen esteka. (Bestela, aukeratu helburuak kalifikazio-liburuan zabaltzen den menuan.)
  2. Aukeratu helburu standarrak eskumako zerrendatik, eta erabili ezkerrera begira dagoen gezia ezkerreko zerrendara eramateko. Hainbat helburu batera aukera daitezke horretarako teklak erabilita.

Gehitu ikastaroko helburuak

Gehitu helburu bat

Ikastaroko helburu bat gehitzeko:

  1. Erabili ikastaroko kudekate-blokeko helburuen esteka. (Bestela, aukeratu helburuak kalifikazio-liburuan zabaltzen den menuan.)
  2. Sakatu "Helburuak editatu" pestainari orriaren erdiko aldean.
  3. Sakatu "Beste helburu bat gehitu" botoiari.
  4. Osatu formularioa eta ondoren sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Gehitu helburu estandarrak

Gune osoan erabigarri egongo diren helburu estandarrak gehitzeko:

  1. Eman izena kudeatzaile gisa.
  2. Joan hona: Gunearen kudeaketa > Kalifikazioak> Helburuak.
  3. Sakatu "Beste helburu bat gehitu" botoiari.
  4. Osatu formularioa eta ondoren sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Inportatu/esportatu helburuak

Helburuak (eta hauekin lotutako eskalak) esportatu egin ahal dira "Helburu guztiak esportatu" botoiari sakatuta. Horrela Excel, OpenOffice.org edo edozein testu editorek irakurri ahal duen fitxategi bat bidaliko da (.csv formatuan).

Helburuak inportatu ere egin ahal dira (eta lotutako eskalak) csv fitxategi bat bidalita. Fitxategiaren formatua esportatu funtzioaren bidez lortutako fitxategitik kopiatu behar da. Kontuan izan inportatu bitartean:

  • Dauden helburu eta eskalak erabili egingo dira eskura badaude (ez da gainidazten script-aren bidez)
  • Script-a gelditu egingo da fitxategiak balio ez duten datuak daudela nabaritzen badu.

Ikusi halaber