Kalifikazioak blokeatu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.9

Bloketatu honen ondoren

Zein dataren ondoren egongo den blokeatuta kalifikazioa. Normalean jardueraren bukaera eta kalifikazio-prozesuaren hasiera ezartzen da data gisa. Hona hemen ohiko ekintza-sekuentzia:

Ekintza Blokeatu Ezkutatu
Jardueraren eta partaideen bidalketen hasiera Ez Bai
Jardueraren bukaera eta kalifikazio/feedback-aren hasiera Bai Bai
Kalifikazio/feedback-aren bukaera eta kalifikazioak askatu Bai Ez

Blokeatzearen ondorioak

Blokeatzeak ekidin egiten ditu aldaketak kalifikazioetan. Kalifikatzailearen txostenaren "Kalifikazio azkarra" eta "feedback azkarra" desgaitzen ditu, eta kalifikazioak egineratzeko moduluak ekiditen ditu. Blokeatzeak ezberdin eragiten die kalifikazio-elementuei eta kalifikazioei, beherako azaltzen den bezala.

Kalifikazio-kategorietan

Blokeoak ez dio inola ere eragiten kategoriari berari, aldi berean hainbat kalifikazio-elementuri eragiteko bakarrik erabiltzen da, bere kalifikazio guztiak blokeatu egiten baititu. Blokeoaren goitik beherako eraginak azpiko kategoria guztiei eragiten die. Kategoriak beste kategoria batzuk baditu, blokeoaren goitik beherako eraginak hasierako kategoriaren azpiko kategoria, elementu eta kalifikazio guztiak blokeatuko ditu. Kalifikazio-elementu bat desblokeatu egin daiteke nahiz eta goragoko kategoria blokeatuta egon.

Kalifikazio-elementuetan

Blokeatutako kalifikazio-elementuak ez du onartzen aldaketarik bere ezarpenetan edo bere moduluarekin lotutako kalifikazioetan. Ez badu lotutako modulurik (eskuzko kalifikaioetan bezala), blokeoak ekidin egiten ditu besterik gabe kalifikatzailearen-txostenaren erabiltzaileek kalifikazioa aldatu ahal izatea kalifikatzailearen txostenaren interfaza erabilita.

Kalifikazioetan

Kalifikazio-elementu bat blokeatuta badago, horren kalifikazioak ere blokeatuta egongo dira, eta ezin izango dira desblokeatu kalifikazio-elementua desblokeatu arte.