Zereginak
Zeregina jarduera moduluak aukera ematen dio irakasleari ikasleen lanak bildu, berrikusi eta kalifikazioak ere izan ditzakeen feedback-a emateko.
Ikasleek edozein eduki digital (fitxategiak) bidal dezakete, besteak beste, word dokumentuak, kalkulu-orriak, iruddiak, audio edo bideo-klipak. Zereginak ez du derrigorrean izan behar fitxategia igotzea. Horren ordez, irakasleak ikasleei eska diezaieke zuzenean Moodle-n idazteko on-line testua zeregina erabilita. Era berean, bada lineaz kanpoko jarduera zeregina eta berau erabil daiteke ikasleei gogorarazteko zein zeregin osatu behar duten eta zein kalifikazio behar duten Moodle-n on-line osagairik ez duten jardueretan.
Zeregin-motak
4 zeregin-mota daude:
- Fitxategi bakarra igo
- Fitxategien igoera aurreratua (1.7-tik aurrera) - aukera hauekin: hainbat fitxategi bidali, aukera emanda beren bidalketarekin mezu bat idazteko eta feedback gisa fitxategi bat bidaltzeko.
- On-line testua - ikasleek zuzenean idazten dute Moodle-n eta irakasleek feedback-a on-line eman dezakete.
- Lineaz kanpoko zereginak - irakasleak Moodle-tik kanpoko zeregina baten deskribapena eta data eskaintze ditu. Kalifikazioa eta feedback-a Moodle-n gorde ahal dira.
Behin eta berrizeko zereginak
Behin eta berrizeko zereginak sor daitezke - irakasleak lana kalifikatzen du, ikasleak berriz ere editatu, berriz ere kalifikatu eta fitxategi bakarra edo on-line testua erabiltzen bada eta zereginaren ezarpenetan 'Berriz bidaltzea baimendu' ezarpenean 'Bai' aukeratzen baduzu.
Zereginaren Fluxu-diagrama
Zeregina modulua nola erabil daitekeen erakuten duen irudi-grafikoa.
Zeregina moduluak aukera ematen dio irakasleari ikasleari feedback zehatza emateko.
Ikusi halaber
- Zeregin-mota ezestandarrak
- Using Moodle liburua 7. kapitulua: Zereginak
- Tailerra moduluak berdinen arteko ebaluazioa ahalbidetzen du. 1.9-tik aurrera ez-estandarra da