Irakasleak (pre-1.7)

Hona jo: nabigazioa, bilatu
Irakasleen orria - Demo Moodle 1.6

Sistemaren kudeatzaileak ikastaro honetako irakasle izendatu dituen irakasleak agertuko dira zerrenda honetan.

Era hau erabil dezakezu bakoitzari eginkizun (titulu) bat ezartzeko, "Irakaslea", "Laguntzailea", "Tutorea", e.a., adibidez. Titulu hau agertuko da ikastaroaren orrian eta partaideen zerrendan. Zuri uzten baduzu, ikastaroaren ezarpenetan aukeratutakoa agertuko da.

Zerrendan zein ordenatan agertuko diren irakasleak ere ezar dezakezu (adibidez, irakasle nagusia zerrenda buru izateko). Horretarako, aukeratu zabaltzen den menuetan zenbakiak eta sakatu "Aldaketak gorde".

Kasu berezia da irakasle batentzat "Ezkutatu" aukeratzen duzunean. Kasu honetan, irakaslea EZ DA AGERTUKO ikastaroko eta partaideen zerrendetan. "Ezkutuan" geratuko da ikasleentzat (forobatera mezuak bidaltzen dituenean izan ezik, e.a.)

Erabaki egin ahal duzu irakasle batek ikastaroan edizio eskubiderik duen ala ez. Ez dituztenak ikastaroko tutoretzat har litezke. Irakasle hauek:

  • ezin dute ikastaroaren egitura aldatu
  • ezin dute ikaslerik matrikulatu ezta baja eman ere
  • kalifikatu egin ahal dute
  • jardueretan parte hartu ahal dute

Talde batean sartuta daudenean, 3 eta 4 jarduerak bakarrik egin ditzakete talde horretan.