Ikasleen esku-liburuak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle gunean sartzeko eta ikastaroei buruzko ikaslearentzako informazioa da hau.

Moodle gunerako sarbidea eta nabigazioa

  • Identifikatu
  • Gunean nabigatu
  • Ikastaro bat bilatu
  • Matrikulatu eta desmatrikulatu

Ikastaroari buruzko informazioa

Hainbat ikastarok utziko diote ikasleari ikastaroaren kudeaketa-blokea ikusten. Bloke honek aukera emango dio ikasleari ikastaroan bere buruari buruzko informazioa ikusteko.

Ikasleak ikusten duen ikastaroaren kudeaketa-blokea "Features" ikastaroan

Zure profila

Zure izenaren gainean sakatuta beste erabiltzaile batzuk ikus dezaketen informazioa agertzen da zure profilean. Profileko informazioak zure buruaren deskribapena du (sartu baduzu), zure izena, kokapena, e-posta helbidea (eskuragarri egotea aukeratzen baduzu), matrikulatuta zauden ikastaroen zerrenda eta irudi bat. You can Zure profila editatu egin ahal duzu zure izenari sakatuta eta 'editatu' pestaina erabilita edo ikastaroaren kudeaketa-blokean "Editatu profila"ri sakatuta.

Zuk eta zure irakasleak foroak bezalako eremuetan izandako jarduera ere ikus dezakezue.

Eguneratu zure profila

Ikasleak ikusten duen Profil-orriaren pestaina (ikasleak ez ditu agian ikusiko pestaina hauek guztiak)

Mesedez, eguneratu zure profila informazioa aldatzen denean. Garrantzizkoa da zure e-posta helbidea egokia izatea. Adibidez, foro batean automatikoki harpidetzea aukera dezakezu bertan jasotako mezu berri guztien e-posta bidezko kopiak jasotzeko.

Moodle era eraginkorragoan erabiltzen lagunduko dizuten hainbat ezarpen dago zure profiletik eskuragarri.

  • E-posta formatua: Aukeratu egin ahal duzu Moodle-tik e-posta mezuak Testu lauena edo HTML formatuan jasotzea. HTML formatuak irudiak eta Moodle-ren kolore-eskema sartzen ditu e-posta mezuetan, baina taimana ikaragarri handitzen du.
  • Izen-emate automatikoa foroan: Hemen bai aukeratzen baduzu forora mezu bat bidaltzen duzunean harpidetuta geratuko zara eta foroko mezu guztien e-posta bidezko kopia jasoko duzu. You may unsubscribe from forums if you wish as well.
  • Foroetako mezuak e-postaz nola jaso: Aukeratu egin ahal duzu Moodle-ko e-posta mezu guztiak mezu bakar batean jasotzea egunean. Badira, era berean, harpidetutako foroetako mezu bakoitza jasotzeko edo Gaiak bakarrik jasotzeko aukerak.
  • Foroen jarraipena: Gaitu daitekeen aukera oso erabilgarria da. Zure Moodle gunean gaituta badago markatu egingo dira irakurri gabeko mezuak eta errazago ikusi ahal izango dituzu berriak.

Informazio gehiago...

Kalifikazio-liburua

Grades icon link.JPG Zure kalifikazio-libururako esteka kudeaketa-blokean.

Blogak eta foroak

Ikasleak foroetako mezuak eta blogak ikus ditzake Profileko esteka erabilita.

Erabili testu-sarrera

Moodlen mezuak sortu edo testua gehitu testu-eremu batean egiten da gehienetan . editortools.jpg

Mezularitza

Hainbat ikastaro eta gunek beste erabiltzaile batzuei mezuak bidaltzeko aukera ematen diete ikasleei. Askotan egiten da txat-jarduera batean edo erabiltzailearen profil-orriko Mezuak estekari sakatuta.

Ikasleen bloke erabilienak

Jarduerak blokea

Jarduerak blokeak ikastaroan eskuragarri dituen jarduera guztiak erakusten dizkio ikasleari. Moodle Features Demonstration Course ikastaroan, jarduera guztiak ditu eskuragarri demostrazio-ikasleak.

Hona hemen ikastaro honetako hainbat jarduera

Partaideak blokea

Hainbat ikastarok erakusten dute ikastaroko ikasle guztiak zerrendatzen dituen blokea eta irakasle(k) ere erakuts ditzakete.

Moodle kudeatu

  • Sakatu koadro bakoitzean goiko aldean eskumatara dagoen laukitxoari koadro bakar hori ikusteko edo bi koadrotxoei ikastaroko koadro guztiak ikusteko.

Ikusi halaber