FAQ Ikaslea

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Artikulu honen bidez Moodle-ko ikastaroetako ikasleek egingo dituzten galderen inguruko prestakuntza eman nahi diogu irakasleari. Ikasleei eman ahal zaie artikulua (inprimituta, kopia elektronikoan edo besterik gabe esteka baten bidezko lotura emanda) baina edukia aldatu egin beharko da ikasleen adina/gaitasunaren arabera.

Sartu eta nabigatu

Zergatik ezin naiz sartu?

Arrazoi asko egon daiteke baina errazena pasahitza ahaztu izana da, okerreko pasahitzarekin saiatzen aritzea edo oker idazten aritzea. Beste aukera batzuk hauek dira:

  • Erabiltzaile izenak edota pasahitzak letra larriak eta xumeak al dituzten nahasian? Horrelakoetan, diren bezala idatzi beharko dira.
  • Gaituta al daude cookiak zure nabigatzaileak?

Nola ibili ikastarotik ikastarora?

  • Nire ikastaroak blokea erabilita, eskura badago.
  • Itzuli orri nagusira (homepage) eta erabili ikastaro nagusiko Nire ikastaroak blokea (eskura badago!)

Nola itzuliko naiz ikastaroaren orri nagusira?

Erabili nabigatzailearen tresna barran goiko aldean ezkerrean dagoen Atzera botoia (edo ikusitako orrien zerrenda) edo ikastaroaren beheko aldean dagoen botoia.

Nola aurki dezaket X ikastaroa?

Dagoeneko ez bazaude ikastaro batean matrikulatuta, izena edo deskribapenaren bidez aurki dezakezu. Matrikulatu bazaude zure blogean agertuko da (eskura baduzu).

Ikastaroaren edukia

Nora joan dira koadro/aste guztiak?

Seguruenik One.gif ikonoa sakatu duzu. Gainontzeko koadro/asteak ikusteko koadro/asteen eskubiko aldean dagoen All.gif ikonoa sakatu behar duzu. Koadroak kolapsatuta baldin badaude, zabaltzen den menua erabil dezakezu eta erakusten diren koadro/asteetan zehar mugitu ezkutuko atal batera jauzi egiteko.

Posta eta foroak

Zergatik ez dut posta-mezurik eta besteek bai?

Zure profileko e-posta helbidea okerrekoa izango da agian edo ez duzu gaituta izango. Bestela, izena eman gabe egongo zara, agian, dagoeneko mezuak sortzen dituzten foroetan. AOL erabiltzaileek ez dute mezurik jasoko kudeatzaileak AOL e-posta helbideen erabilera bloketatuta badu.

Zer egin daiteke mezu hauek guztiak ez jasotzeko?

E-posta oinarrizkoa da Moodle-ren funtzionamendurako. Berrikuntzei buruzko informazioa emateko erabiltzen da. Jasotzen duzun mezu kopurua gutxitu nahi baduzu hau egin dezakezu:

  • Profila editatu eta e-posta ezarpenak aldatu laburpenak jasotzeko.
  • Oinarrizkoak ez diren foroetan zure harpidetza kendu (baina, zerbaitengatik daude!)
  • Zure profilean e-posta helbidea desgaitu, baina ez da gomendagarria eta gainera gunearen arauen kontrakoa izan daiteke.

Zereginak eta kalifikazioak

Zergatik ez dago "Igo" (edo "grabatu") botoirik?

Honengatik, agian:

  • Zeregina itxita dago une honetan.
  • Zeregina ireki gabe dago oraindik.
  • Aldez aurretik zerbait grabatu duzu eta ezapenak ez du uzten zereginak errepikatzen.

Nola ikus ditzaket orain dela gutxi nik egindako zereginei irakasleak egindako iruzkinak?

Era askotara eskura daitezke iruzkin hauek. Ohikoena lana bidali zenuen leku berera joatea da. Beste modu bat "Duela gutxiko aktibitatea" blokean dagoen estekari sakatzea da, irakaskeak zure ikastaroan bloke hori ipini badu, behintzat. Beste modu bat ebaluazio-liburura jotzea da eta zereginari dagokion estekari sakatzea. Zereginaren ezerpenen arabera, mezu elektronikoa jasoko duzu.

Zergatik da horren baxua ikastaroko nire bataz bestekoa?

Ez gero beldurtu. Moodle-ren ebaluazio-sistemak desmarkatutako eta bidali gabeko laneak kontuan hartzen ditu. Bestela esanda: zerorekin hasten zara eta ikastaroan zehar aurrera egin ahala eta jarduera ebaluagarriak osatu ahala gora egingo du zure notak.


Galdetegiak

Zein botoiri sakatu behar diot galdetegia amaitutakoan?

Egin nahi duzunaren arabera...

Ikusi era berean