Ikasleentzako dokumentazioa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)

Oso zaila da ikasleentzako dokumentazioa osatzea. Izan ere hezkuntza-erakunde batetik bestera alde handia dago plataformaren erabileran.

Gaur egun Moodleri buruzko hainbat esku-liburu ditugu eskura eta ikasleentzako FAQak osatzeko lanetan ari gara.

Ikasleentzako trebakuntza-ikastaroa

Jaisteko doako ikastaroak eskura ditzakegu moodle.org-eko exchange ikastaroan.

Sarrera eta nabigazioa

  • Sartu. Autentifikatzea
  • Gunean nabigatu
  • Ikastaro bat bilatu
  • Ikastaro batean izena eman eta izena kendu

Aldagaiak

Zure profila

Profilak zuri buruzko informazioa ematen du. Zure izenaren gainean sakatuta zure profila ikus dezakete beste erabiltzaile batzuek Moodle-n. Profilaren informazioak zure deskribapena ematen du (sartu baduzu): zure izena, herria, e-posta helbidea (eskuragarri ipini baduzu) eta matrikulatuta zauden ikastaro-zerrenda. Zure profila ikustean zuzendu egin ahal duzu (editatu) 'edit' laukiaren gainean sakatuta. Zure profilean zure irudi bat gainera dezakezu (edo nahi duzunarena). Irudi hau agertuko da zure izenaren ondoan foroetako mezuetan, e.a.

Profila eguneratu

Zure profilean helbidea edo e-posta bezalako informazioa eguneratu dezakezu. Garrantzizkoa da profila eguneratzea e-posta helbidea aldatzen baduzu, bestela ez baituzu Moodle bidez bidalitako eguneraketa eta informazioa eskuratzerik izango. "Izen-emate automatikoa foroetan" aukeratzen baduzu, partaide zaren foroetan agertzen diren mezu guztien kopia jasoko duzu zure e-postan. Komenigarria da foroen jarriapena erabiltzea honek mezu berriak azkar identifikatzen lagunduko dizu-eta.

Hainbat ezarpen erabil dezakezu zure profiletik eta horiek lagunduko dizute Moodle-ren erabilera eraginkorragoa egiten.

  • E-posta formatua: Moodle-tik bidalitako e-posta testu lauean edo HTML formatuan jasotzea aukera dezakezu. HTML formatuak irudiak eta Moodle-ren kolore-eskema izango ditu e-postan baina tamainaz pixka bat handiagoa izango da.
  • Izen-emate automatikoa foroan: "BAI" aukeratzen baduzu izen-emate automatikoan foroan mezu bat ipintzen duzunean automatikoki emango duzu izena foro horretan eta bertan agertzen diren mezuen kopiak jaso ahal izango dituzu zure e-postan. Nahi baduzu, baja ere eman dezakezu foroetan.
  • Eguneroko e-posta laburpena: Moodle-ko e-posta guztiak eguneroko mezu bakar batean jasotzea aukera dezakezu. Aukeran duzu mezua osorik edo izena eman duzun foroetako gaiak bakarrik jaso.
  • Foroaren jarraipena: Merezi du aktibatuta izatea. Moodle gunean aktibatzen baduzu, markatuta agertuko dira foroan irakurri gabe dituzun mezuak eta horrek berriak zeintzuk diren jakiten lagunduko dizu.

Nire Moodle

Kalifikazioak

Ikastaroaren edukiak

  • Partaideak blokea erabili
  • jarduerak blokea erabili
  • Mezuak erabili

Jarduerak

  • Zereginak
  • Txata
  • Inkesta xumea
  • Glosategia
  • Foroak
  • Ikasgaia
  • Galdetegia
  • Wikia
  • Tailerra

Testu-editorearen erabilera

Moodle-n mezu bat sortu edota testua gaineratzeko ohikoa testua sartzeko gunea erabiltzea da. Fitxategi:Editortools.jpg

Ikusi halaber