Ikastaroaren Segurtasun-kopia
MoodleDocstik
Ikastaroaren segurtasun-kopia
Normalean ez dugu kezkatu beharko segurtasun-kopiez gunearen kudeatzaileak egiten baditu. Hala ere, ohitura ona da segurtasun-kopiaren bat egin eta gure ordenagailuan gordetzea.
Jarduera guztiak eta erabiltzaile guztien datuak gordetzea aukera dezakegu.
Moodle 1.6
Moodle-ren 1.6 bertsiotik aurrera banakako jardueren segurtasun-kopia egin daiteke.
Aurrerago dugu jardueren zerrenda eta horren bukaeran ondorengo 5 eremuak:
- Metaikastaroa - Aukera hau eginda ikastaroen arteko harremana birsortu daitezke berreskuratzen den zerbitzarian.
- Erabiltzaileak - Ikastaroko ikasleen erregistroak gordetzeko balio du.
- Agerraldiak
- Erabiltzaileen fitxategiak - Oraingoz, erabiltzaileen argazkiak esportatzeko balio du.
- Ikastaroko fitxategiak
Nola egin ikastaroaren segurtasun-kopia
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan kopiatu nahi den ikastaroaren orri nagusira.
- Sakatu "Segurtasun-kopia..." estekari Kudeaketa blokean.
- Ezarpenen pantailan aukera dezakegu zein eduki (jarduera eta erabiltzaileak) sartu nahi ditugun segurtasun-kopian zabaltzen diren menuen bitartez.
- Sakatu Jarraitu.
- Ondoren, segurtasun-kopiaren izena edita dezakegu eta sartuko diren edukien (jarduera eta erabiltzaileak) zerrenda ikusiko dugu.
- Sakatu Jarraitu, orriaren bukaeran.
- Hurrengo leihoan egindako ekintzen zerrenda agertzen da eta bukaeran, kopiaren emaitza adieraziko digu. Sakatu Jarraitu.
- Bukatzeko, segurtasun-kopia duen fitxategia erakutsiko digu.
- Aukeran, kopia zure ordenagailuan gorde nahi baduzu, sagua segurtasun-kopiaren izenaren gainean jarri eta eskubiko botoiari sakatu. Ondoren, sakatu zabaltzen den menuan "Gorde hemen..." aukeratu eta esan zure ordenagailuan non gorde nahi duzun.
Garrantzizkoa
- Oso komenigarria da ikastaroaren kopiak Moodle zerbitzarian ez ezik zeure ordenagailuan ere gordetzea, segurtasun handiagorako. Hartara, zerbitzaria izorratzen bada eta ezin baduzu ikastaroa eskuratu, zeure ordenagailuan izango duzu ikastaro osoaren kopia.
- Segurtasunerako oinarrizko ekintza da kanpoko zerbitzariak erabiltzen direnean.
- Ikastaroak eduki asko baditu Interneterako konexio zabala behar duen baliabidea da.
- Kontuz ibili behar duzu erabiltzaileen datuak zabaltzean eta derrigorrezkoak ez badira ez itzazu sartu ikastaroko datuen pribatutasuna zaintzearren.
- Moodle gune berean hainbat ikasle taldetarako ikastaro bera izan nahi baduzu aztertu ez ote den hobe ikastaro berean taldeak egitea. Hartara, ikastaro beraren eguneraketak gutxituko dituzu.
- Ikastaroaren galdetegietan galderaren bat duten galdera-kategoriak bakarrik sartzen ditu.
Iradokizunak
- Ikastaroak trukatzeko formatu gomendagarria da ikastaroak eta hezkuntza-edukiak elkarlanean burutzeko.
- Aurreko ikasturteko ikastaroa eskuratzeko balio du erabiltzaileak gordetzen ez baditugu. Izan ere, zaila benetan ikasle guztiek errepikatzea!
- Segurtasun-kopiaren berezko izenak ikastaroaren izena, data eta egindako ordua adierazten digu. Sistema ona da fitxategi horretan zein kopia dugun gogoratzeko.
- Segurtasun-kopiak hainbat erabilera ditu. Ohiko helburuak hauexek dira:
- Zerbitzaria izorratu edo desagertu denean datuak ez galtzeko segurtasun-kopia.
- Aurreko egoerara itzuli, bereziki Moodle-ren bertsio berriak ezartzen direnean edo Moodle-n garatzen ari diren modulu berriak sartzen direnean. Dakigunez, Moodle eten gabe garatzen ari den elkarlana da eta hainbat programatzaileak ezartzen dizkiete ondoren Moodle-ren bertsio berriak osatuko dituzten modulu berriak. Oso erabilgarri izan daitezke modulu horiek baina ez dira sistema guzti-guztietan probatu eta Moodle-k erabiltzen dituen datu-baseak kaltetu ditzakete.
- Ikastaro bat beste zerbitzari batera eraman, adibidez online bertsio batetik sare lokal batera.
- Dugun beste ikastaro batera Jarduera bat berreskuratu (foroak, galdetegiak, e.a.)
Ikusi halaber
- Segurtasun-kopiarako eta berreskuratzeko http://moodle.org/mod/forum/view.php?id=746