Rolak esleitu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Rolak esleitzeko guneak

Rolak esleitu Moodle 1.9-n

Rolak testuinguru jakin batean/baterako ezartzen dira. Gunea eta ikastaroa dira bi testuinguru ezberdinen adibide. Testuinguru bakoitzean rola esleitzeko prozesua antzekoa bada ere, rola ezartzeko orrirako bidea ezberdina izan daiteke. Hona hemen hainbat testuingurutan rolak ezartzeko bideak.

  • Sistema testuingurua: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rol globalak esleitu (testuinguru honi "gunea" esaten zaio Moodle 1.7-n)
  • Hasiera orria testuingurua: Kudeaketa> Hasiera-orria > Hasisera-orriaren rolak (Moodle 1.8tik aurrera)
  • Ikastaro kategoria testuingurua: Rolak esleitzeko esteka ikastaro kategoria orrian
  • Ikastaroa testuingurua: Rolak esleitzeko esteka ikastaro-kudeaketa blokean
  • Modulua testuingurua: "Jarduera honi esleitutako rolak" pestaina jarduera editatzeko orria
  • Blokea testuingurua: Rolak esleitu esteka-ikonoa ikastaroaren blokeetan (edizioa aktibatuta)
  • Erabiltzailea testuingurua: Rolak pestaina erabiltzailearen profil-orrian

Moodle 1.9

Moodle 1.9-tik aurrera, rolak esleitzeko orriak rol bakoitza esleituta duten erabiltzaileen izenak zerrendatzen ditu (10 erabiltzaile baino gutxiago badago, bestela hala adierazten da).

Testuinguruak

Erabiltzaile bati testuinguru jakin batean rol bat esleituta, testuinguru horretarako eta horren azpikoetarako rol horrek dituen baimenak emango dizkiozu.

Hau da testuinguruen zerrenda ierarkikoki:

Moodle-ren testuinguruen diagrama. Diagramari sakatu xehetasunak ikusteko.
  • Sistema (goragokorik ez)
  • Gunea (goragokoa= sistema) - Moodle 1.8-tik aurrera
  • Ikastaro kategoria (goragokoa= sistema)
  • Ikastaroa (goragokoa= kategoria edo sistema)
  • Modulua (goragokoa= ikastaroa edo sistema/gunea(1.8-tik aurrera))
  • Blokea (goragokoa= ikastaroa edo sistema/gunea(1.8-tik aurrera))
  • Erabiltzailea (goragokoa= sistema)

Heredatzea apurtu egin daiteke rol bat goragoko maila batean esleitzen bada. Adibidez, erabiltzaile batek Irakasle rola badu esleituta ikastaro-kategoria jakin batean rol hori izango du kategoria horretako ikastaro GUZTIETAN.

Rol esleipena testuinguru egokian egin bada bakarrik arituko dira ondo rolak. Adibidez, Irakasle rola ikastaro edo ikastaro-kategori testuinguruan eslei deitake, foro jakin baterako Foro-moderatzailea modulua testuinguruan eslei daiteke.

Ikuskatzailea rola da sistema testuinguruan eslei daitekeen rolaren adibidea. Foro-moderatzailea rola da modulua testuinguruan eslei daitekeen rolaren adibidea. Guraso rola da erabiltzailea testuinguruan eslei daitekeen rolaren adibidea.

Rola esleitu

Erabiltzaileei Ikaslea rola esleitzen, adibidez ikastaro batean matrikulatzeko
"Ikaslea", "Irakaslea", "Ikastaro-sortzailea" dira Moodle-n aurredefinituta dauden roletako batzuk. Gunearen kudeatzaileak beste rol batzuk sor ditzake.

Rola esleitzeko:

  1. Aukeratu esleitu nahi duzun rol-mota. Adibidez, Xabierri Ikaslea rola esleitu nahi badiogu, "Ikaslea" aukeratu beharko du rolen zerrendatik.
  2. Rola aukeratuta bi zerrenda agertuko dira: dagoeneko rol hori duten erabiltzaileen zerrenda (Alex Ziordia adibide honetan), eta rola ez dutenen erabiltzaileen zerrenda. Xabier aukeratu ahal dugu bigarren zerrendan eta ezkerreko aldera begira dagoen geziaren botoia erabili Xabier ikasleen zerrendara gehitzeko. Hainbat erabiltzaile aukera daitezke aldi berean Apple edo Ctrl tekla sakatuta erabiltzaileen izenaren gainean sakatuz.

Bati rola kentzea erraza da ezkerreko zutabetik eskubikora eramanda.

Ezkutuko esleipenak

Erabiltzaile bati zein rol esleitu zaion ezkutazeko, markatu Ezkutuko esleipenak karratutxoa erabiltzaileari rola esleitu ondoren. Erabilgarria da, adibidez, ez badugu nahi irakasle-eskubideak dituen edozein ikastaroaren deskribapenean zerrendatuta agertzea.

Oharra: Rol esleipena ezin zaie kudeatzaile edo irakasleei ezkutatu, hau da, viewhiddenassigns gaitasuna duten erabiltzaileei.

Irakasleari irakaslea rola esleitzen utzi

Berez, irakasleek rol hauek eslei ditzakete: edizio baimenik gabeko irakaslea, ikaslea eta bisitaria. Irakasleak irakaslea rola esleitzeko baimena izan dezan:

  1. Joan hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu.
  2. Aukeratu "Rolak esleitzea baimendu" pestaina.
  3. Markatu irakaslea ilara eta zutabea elkartzen dituen karratutxoa.
  4. Sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Kontuz zentzurik gabeko esleipenekin

Asko dira zentzurik ez duten rol esleipenak, horien menpeko funtzionalitaterik ez dagoelako. Norbaiti zerbait egiteko "eskubidea" emateak ez du bermatzen eskubide hori eman zaion testuinguruan horretarako sarbiderik edo aukerarik izatea. Adibidez, kategoria testuinguruan kategoria berriak sortzeko eskubidea eman ahal diozu erabiltzaile bati baina Moodle-k ez du horretarako sarbiderik (kategoriak sortzea sistema mailan bakarrik egin daiteke).

Oharra: Erabiltzaileei kudeatzailea rola (hau da, moodle/site:doanything gaitasuna baimenduta duen rola) sistema testuinguruan bakarrik eslei dakieke. Erabiltzaileei ikastaro-sortzailea rola sistema edo ikastaro-kategoria testuinguruan bakarrik eslei dakieke.

Esleipen anitza

Rolen azpiegituraren zati nagusi bat erabiltzaile bati (aldi berean) hainbat rol esleitzeko aukera da. Rol bakoitzaren gaitasunak batu egiten dira benetako gaitasun-multzoa sortzeko. Bereziki posible da erabiltzaile bat ikastaro berean Irakasle eta Ikasle izateko. Rolak ezarri aurretiko Moodle-ren funtzionamendua bestelakoa zen. Erabiltzaile baten rol aldatzen baduzu ziurtatu behar den gainontzekoak ere kentzen dizkiozula, hori ez baita automatikoki egiten.

Sistema-rolak

Gunea (1.7) edo sistema (1.8-tik aurrera) testuinguruetan esleitutako rolei sistema-rolak esaten zaie eta gune osoari eragiten diote, hasiera-orria barne. Adibidez, irakaslea sistema-rola esleituta duen erabiltzaile batek rol hori izango du guneko ikastaro guztietan.

Hainbat gunetan kudeatzaileek eta ikastaro-sortzaileek bakarrik dituzten esleituta sistema-rolak.

Blogari-rola da sistema-rolaren adibide bat.

Hasiera-orriaren rolak

Zure hasiera-orrirako rolak esletu eta baimenak kendu ezarri ikastarorako egiten den era berberean egin dezakezu.

Erabiltzaileei hasiera-orriko jardueretan aritzen uzteko, lehehenengo erabiltzaile guztiei ikaslea rola eman behar diezu hasiera-orrian edo autentifikatutako eabiltzaileari baimena ezarri. Adibidez, erabiltzaileek foroetako eztabaidak ikusi eta mezuei erantzun dezaten nahi baduzu, autentifikatutako erabiltzailea rolari baimen hori eman ahal diozu.

Begiratu halaber