Rolak eta gaitasunak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.7


Moodle-ren aurreko bertsioek aurretik definitutako rol fijoak zituzten. Ez zen erraza izaten irakasle edo ikasle batek egin zezaketena, adibidez, aldatzea. Egokiak ziren aurretik definitutako rol horiek erabiltzaile askorentzat baina beste batzuk malgutasun handiagoa behar dute erabiltzaileek sistema nola ikusten duten eta sistemarekin nolako harremana izango duten zehazteko.

Rolen bitartez, baimena duten erabiltzaileek sortu ahal dituzte euren beharretara egokitutako rolak eta erabiltzaileei ezarri. 1.7 bertsiotik aurrera hainbat rol sor daiteke eta horrela, adibidez, A rola ezarrita duten ikasleek foroetako mezuei erantzun ahal izango diete eta B rola dutenek berriz ez.

Definizioak

  • Rola testuinguru jakin batean erabiltzaileak duen estatusaren identifikatzailea da. Irakasle, ikasle edo foro-moderatzaile dira rolen adibide.
  • Gaitasuna Moodle-ren eginkizun jakin baten deskribapena da. Gaitasunak rolekin daude lotuta. Adibidez, mod/forum:replypost foroetako mezuei erantzuten uzten duen trebetasuna da.
  • Baimena gaiatsun bati rol jakin baterako ematen zaion balorea da. Adibidez, utzi edo debekatu, aukera daitezkeen baimenak dira.
  • Testuingurua Moodle-ren "gune" bat da eta bertan ezar dakizkieke rolak erabiltzaileei. Ikastaroa, jarduerak, blokeak, e.a. dira testuinguruen adibide.

Ikusi halaber