Guraso-rola

MoodleDocstik
(Hemendik dator Guraso rola)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Guraso rola baimena duten guraso/arduradun/tutoreei beren seme-alaba/ardurapekoei buruzko informazio jakin bat, adibidez, jarduera-txostenak, kalifikazioak, blog-sarrerak eta foroetan idatzitakoa ikusten uzteko erabil daiteke.

Rola sortu

  1. Sarbidea: Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rolak definitu
  2. Sakatu "Rola gehitu" botoiari
  3. Idatzi rolaren izena (adibidez, Gurasoak), izen laburra eta deskribapena
  4. Aldatu moodle/user:viewdetails eta ipini baimendua
  5. Aldatu ondorengo gaitasun bat/guztiak eta ipini baimendua
  6. Sakatu "Gehitu beste rol bat" botoiari

Rola ezarri

  1. Sartu ikaslearen profilaren orrian eta sakatu Rolen taulan eta bertan ezarri rola erabiltzaile-kontestuan
  2. Aukeratu ezarri beharreko rola, hau da Gusaroarena
  3. Aukeratu gurasoa erabiltzaile-zerrendatik, eta erabili ezkerrerako gezia hori gaineratzeko dagoeneko dauden erabiltzaileen zerrendari

Pertsona berari ezarri ahal zaio hainbat ikasleren guraso-rola.

Gehitu hainbat rol ezarpen aldi berean

Hainbat guraso rol batera ezarri nahi baduzu irakurri eztabaida hau

Mentees bloklea

Moodle 1.8

Mentees blokeak aukera ematen die gurasoei erraz sartzeko ikaslearen profilaren orrian gunearen hasiera orriko esteka bat erabilita.

  1. Gunearen hasiera orrian sakatu "Edizioa aktibatu"
  2. Aukeratu Mentees Blokeak gehitzeko irekitzen den menuan
  3. Beharrezko bada, eman Mentees blokeari izenburu bat ezarpenak/editatu esteka blokea erabilita

Ikusi jarduera-txostenak

moodle/user:viewuseractivitiesreport gaitasuna baimendua badago gurasoek ikasleen jarduera-txostenak eta kalifikazioak ikus ditzakete. Ikasleen ikastaro bakoitzeko jarduera-txostena eta kalifikazioetara jotzeko, ikastaro bakoitzeko esteka sakatu behar dute gurasoek ikaslearen profilaren orrian.

Ikusi halaber