Rolak kudeatu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Kokapena: Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rolak definitu

Rolak definitu orriak hiru pestaina ditu rolak kudeatzeko, rolak esleitzea baimentzeko eta rolak kentzea baimentzeko.

Rolak kudeatu pestainak zure guneko rolen zerrenda du. Editatu zutabeak rolak editatzeko eta ezabatzeko ikonoak ditu eta baita rolak zerrendan gora eta behera mugitzeko (rolak Moodle-n han eta hemen zerrendatzeko moduari eragiten dio).

Berezko rolak

Moodle-k aldez aurretik definitutako 7 rol ditu:

Rola editatu

Rolak kudeatzen

Rola editatzeko:

  1. Gunearen kudeaketa-blokeko Baimenak estekari sakatu eta gero Rolak definitu.
  2. Sakatu editatu nahi duzun rolari dagokion editatu ikonoari, adib. ikaslea.
  3. Rola editatzeko orrian, aldatu nahi dituzun baimenak.
  4. Segi orrian behera eta sakatu "Aldaketak gorde" botoiari.

Beste rol bat gehitu

Beste rol bat gehitzeko:

  1. Sakatu Gunearen Kudeaketa blokeko Erabiltzaileak, Baimenak atalean aukeratu Rolak definitu.
  2. Sakatu "Rola gehitu" botoiari.
  3. Rola gehitzeko orrian, eman izena rolari. Rolaren izena hainbat hizkuntzatarako behar baduzu Eduki eleanitzak erabil dezakezu. Hau adibidez, <span lang="en" class="multilang">Teacher</span> <span lang="eu_es" class="multilang">Irakaslea</span>. Multi-lang syntax erabiliz gero Kate guztiak iragazik definituta egon beharko luke iragazkien ezapenetan.
  4. Eman rolari izen labur esanguratsua. Beharrezkoa da izen laburra Moodle-ko beste plugin batzuetarako (adib. erabiltzaileak fitxategi batetik inportatzeko edo izen emateak plugin bat erabilita egiteko).
  5. Eman deskribapena rolari (aukerakoa).
  6. Baimenak ezartzea derrigorrezkoa da.
  7. Sakatu "Rola gehitu" botoiri.

Baimenak

Ezarri gabea
Hau da rol bat sortzen denean, baimen guztien berezko balorea.
Baimendu
Hau aukeratuta rol hau esleituta duenari gaitasun honetarako baimena ematen ari zara. Baimen hau rola esleitutako testuinguruan aplikatuko da eta baita horren "azpiko" testuinguruetan ere. Adibidez, rola ikastaro batean esleitutako ikaslea rola bada, ikasleek ikastaro horretako foro guztietan izango dute "eztabaida berriak hasi" aukera, baldin eta hainbat forok ez badute baimena kendu bat edo gaitasun honetarako Abisua eman edo Debekatu balorea duen beste esleipen bat.
Debekatu
Hau aukeratuta gaitasun honetarako baimena kendu egiten diozu, baita rol hau duen erabiltzaileeak goragoko testuinguru batean baimen hau badu ere.
Ukatu
Ez da ohikoa hau behar izatea, baina agian inoiz rol bati erabat debekatu nahi izango diozu baimen bat inola ere beheragoko testuinguru batean izan EZ dezan. Hau behar izateko adibide bat hauxe da: kudeatzaile batek pertsona bat debekatu egin nahi dio eztabaida berriak hastea gune osoko edozein forotan. Kasu horretan gaitasun horretan "Debekatu" ezarrita duen rol bat sor dezakezu eta berau esleitu erabiltzaile horri sistema testuinguruan.

Heredatutako rol-motak

  • Heredatutako rol-motak aurreko bertsioekin bateragarriak izan daitezen inplementatu dira.
  • 1.8an heredatutako rol-mota aukeratuz gero, (edo 1.7an heredatutako gaitasuna izanez gero) EZ ditu Moodle-ren 1.7aren aurretiko rol batek zituen gaitasun guztiak eskaintzen.
  • Komeni da heredatutako rola Moodle 1.7aren aurretiko funtzioen antzeko roletarako: ikaslea/irakaslea/kudeatzailea/ikastaro-sortzailea
  • Ez da beharrezkoa heredatutako rol-mota bat aukeratzea kode zaharraren hirugarren zatia erabiltzen ez bada, hau ez baitago Moodle 1.7rako diseinatuta eta honek oraindik ez ditu rolak onartzen.

Rol berriari buruz

Rol sortu berriak ez du beste edozein rol ezarri edo kentzeko gaitasunik. Jakina, rol berria aurreko rolaren kopia da bere gaitasun eta guzti. Horretarako gaitasuna behar bada, kudeatzaileak eman egin beharko dio (Gunearen kudeaketa -> Erabiltzaileak-> Baimenak-> Rolak definitu -> Rolak esleitzea baimendu eta Rolak kentzea baimendu pestainak).

Rola berria ez da automatikoki ikastaroaren deskribapen zerrendan agertuko zerrendako beste bat kopiatuta sortu baita. Rol berria ikastaroaren zerrendan agertzea nahi baduzu, hala ezarri beharko duzu hemen Kudeaketa> Itxura> Ikastaro-kudeatzaileak.

Rol berria probatzen

Moodle 1.9-tik aurrera, ikastaro bakoitzeko orriko goiko aldeko eskubi aldean dagoen "Aukeratu beste rol bat..." menua erabil dezakezu rol berria probatzeko. Since switching roles confines you to those roles you can assign in a course context, this method is only useful for testing course-scoped capabilities (i.e., it will not be useful for testing permissions that apply outside the course context, like moodle/user:edit).

Moodle 1.7.x eta 1.8.x-n rol aldaketa erabiltzailearen azken izen-ematetik izango du eragina, rol berriak ezin baitira "Aukeratu beste rol bat..." funtzioa erabilita probatu.

Rolak dituen Moodle-ren edozein bertsiotan sor dezakezu proba-erabiltzailea eta horri rol berria ezarri. Kudeatzaile bezala irten eta sartu berriz proba-erabiltzaile gisa.

Rolen adibideak

  • Ikuskatzailea - baimena duten kanpoko ikuskatzaileei ikastaro guztiak ikusten uzteko (matrikulatu beharrik izan gabe)
  • Gurasoa - baimena duten guraso/tutoreei euren seme-alaba eta bestelakoei buruzko hainbat informazio ikusten uzteko
  • Demostrazioko irakaslea - aldatu ezin den pasahitza duen demostrazioko irakasle kontua emateko
  • Foro-moderatzailea - baimena duen erabiltzaile bati foro jakin batean mezuak editatzen edo ezabatzen, eztabaidak bereizten eta beste foroetara mugitzen uzteko
  • Partaide-giltzaren zaintzailea - ikastaro bateko partaide-giltza gordetzeko izendatu den pertsona aukeratzeko
  • Egutegiaren editore-rola - erabiltzaile bati guneko ekitaldiak egutegian gaineratzen uzteko
  • Blogari-rola - blogetan aritzen erabiltzaile jakinei bakarrik uzteko

Oinarrizko kontzeptuen definizioa

  • Rola erabiltzaile batek kontestu batean duen estatusaren identifikatzailea da. Adibidez, teacher, irakaslea eta foro moderatzailea dira rolen adibide.
  • Gaitasuna Moodle-ko eginkizun jakin baten deskribapena da. Gaitasunak rolekin daude lotuta. Adibidez, foro bateko mezuei erantzun ahal izatea da gaitasun bat.
  • Baimena rol jakin baten gaitasun jakin bati ezartzen zaion balioa da. Adibidez, erabili baimena debekatu ikasle guztiei foroetan idazteko baimena debekatzeko.
  • Kontestua Moodle-ko "gune" bat da, bai ikastaroa, jarduera-moduluak, liburuak, foroak, e.a.
  • Baimen ierarkiak zein baimenek irabazten duen edo ezarriko den bi baimenen arteko gatazka dagoenean. Adibidez, guneak baimena ematen die ikasle guztiei foroetan idazteko, baina irakasle batek kendu egin nahi die eskubide hori ikastaro jakin batean. Baimenen ierarkiak emango dio orduan aukera ikasleari ikastaro batean idatzi ahal izateko baina ez beste ikastaro batean.