Egutegiaren editore-rola

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Egutegiaren editorea rolak aukera ematen dio erabiltzaileari guneko edo ikastaroko ekitaldiak egutegian gaineratzeko.

Rola definitu

  1. Ondokora joan: Kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rolak definitu
  2. Sakatu "Rola gehitu" botoiari
  3. Eman izena rolari, adib. Egutegiaren editorea, izen laburra eta deskribapena
  4. Aldatu moodle/calendar:manageentries baimena eta ipini baimendu
  5. Sakatu "Rola gehitu" botoiari

Rola esleitu

Erabiltzaile bati guneko ekitaldiak gaineratzeko baimena emateko:

  1. Joan hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rol globalak esleitu
  2. Aukeratu Egutegiaren editorea rola esleitzeko
  3. Aukeratu erabiltzailea balizko erabiltzaileen zerrendatik, eta erabili ezkerrera begirako gezi-botoia erabiltzaile hori erabiltzaileen zerrendara gehitzeko.

Erabiltzaile bati ikastaroko ekitaldiak gaineratzeko baimena emateko:

  1. Sakatu Rolak esleitu estekari ikastaroaren kudeaketa-blokean

Ikusi halaber