Rolen baimenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.7


Moodle 1.7-tik aurrera Rolak eta gaitasunak aukerak ematen dituzte, adibidez, irakasleek beste rol batzuei baimenak baliogabetzeko baimena izatea.

Rolen baimenak

Ondorengo baimenak rolei dagozkie:

Gaitu irakasleak baimenak baliolabetzeko

Berez, kudeatzaileek bakarrik baliogabe ditzakete baimenak. Irakasleak horretarako gaitzeko:

  1. Jo hona: Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu.
  2. Editatu irakaslea rola eta aldatu moodle/role:override gaitasuna Baimendu-ra.
  3. Sakatu "Gorde aldaketak" botoiari.
  4. Sakatu "Baimendu rola baliogabetzea" pestainari (hemen Kudeaketa> Erabiltzaileak> Baimenak> Rolak definitu).
  5. Markatu irakasleari ikaslea rola baliogabetzeko baimena emateko laukitxo egokia.
  6. Sakatu "Gorde aldaketak" botoiari.

Ikasleak desmatrikulatzea

Berez, ikasleek ezin dute bere burua ikastaro batetik desmatrikulatu.

Matrikulatuta dagoen guneko ikastaro batetik ikasleak bere burua desmatrikulatzeko gaitzeko:

  1. Jo hona: Kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rolak definitu.
  2. Sakatu ikaslea rolaren ondoan dagoen editatzeko ikonoari.
  3. Aldatu moodle/role:unassignself gaitasuna Ezarri gabe-tik Baimendu-ra.
  4. Sakatu orriaren beheko aldeko "Gorde aldaketak" botoiari.

Ikasleak ikastaro jakin batetik desmatrikulatzeko gaitzeko:

  1. Sakatu Ikastaroaren Kudeaketa blokeko Rolak esleitu estekari.
  2. Sakatu "Baimenak baliogabetu" pestainari. (Moodle 1.9 baino lehenago, pestainaren ordez "Rolak baliogabetu" esteka da)
  3. Aukeratu Ikaslea rola.
  4. Ezarri moodle/role:unassignself gaitasuna Baimendu.
  5. Sakatu orriaren beheko aldeko "Gorde aldaketak" botoiari.

Oharra: Roletan ezarritako aldaketek berehala eragingo diote Moodle 1.9-n, edo ikasleak berriz ere sartzen direnean Moodle 1.7 eta 1.8-n. Ikasleek "Desmatrikulatu ikastaro honetatik" esteka izango dute ikastaroaren kudeaketa blokean eta "Desmatrikulatu ikastaro honetatik" botoia bere profilaren orrian.