Demo irakasle-rola

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.9

Demo irakaslea rola ezin alda daitezkeen pasahitza eta profila dituen demostrazio-irakasle kontua eskaintzeko erabil daiteke.


Rola definitu

  1. Ondokora joan: Gunearen kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rolak definitu
  2. Sakatu "Rola gehitu" botoiari
  3. Eman izena rolari, adib. Erabilera mugatuko erabiltzailea, izen laburra eta deskribapena
  4. Aldatu baimen hauek moodle/user:changeownpassword eta moodle/user:editownprofile eta ipini debekatu. (Oharra: baimen hau Moodle 1.9tik aurrera baino ezin da aplikatu.)
  5. Sakatu "Rola gehitu" botoiari

Kontua eta ikastaro-ezarpenak

  1. Sortu demo irakaslea kontua hemen: Kudeaketa > Erabiltzaileak > Kontuak > Beste erabiltzaile bat gehitu
  2. Sortu ikastaro bat demo irakaslearentzat; Moodle Features Demo course ikastaroa izan daiteke, nahi baduzu.

Rola esleitu

Demo irakasle kontuak Irakasle rola du esleituta ikastaro kontestuan eta Erabilera mugatuko erabiltzaile rola sistema kontestuan era honetan:

  1. Joan demo ikastaroko Rolak esleitzeko orrira ikastaroaren kudeaketa blokeko Rolak esleitu esteka erabilita.
  2. Aukeratu Irakasle rola esleitzeko
  3. Aukeratu demo irakaslea erabiltzailea balizko erabiltzaileen zerrendatik, eta erabili ezkerrerako gezia duen botoia aldez aurretik dauden erabiltzaieen zerrendara gehitzeko
  4. Joan hona: Kudeaketa > Erabiltzaileak > Baimenak > Rol globalak esleitu
  5. Aukeratu Erabilera mugatuko erabiltzailea rola esleitzeko
  6. Aukeratu demo irakaslea erabiltzailea balizko erabiltzaileen zerrendatik, eta erabili ezkerrerako gezia duen botoia aldez aurretik dauden erabiltzaieen zerrendara gehitzeko

Ikusi halaber