Taldeak
Taldeak (pre-1.7)
Taldeen kudeaketa
Taldeak kudeatzeko orriak aukera ematen du irakasleak eta ikasleak taldeka ezarri eta mantentzeko. Hiru zutabe ditugu Taldeak leihoan:
- Ikastaroko pertsonak - Talderen batean sartu ez diren partaideak.
- Taldeak - Ikastaroko taldeen zerrenda.
- Aukeratutako taldeko kideak - Talde bat aukeratzen duzunean, zutabe honetan agertuko dira talde horretako kideak.
Zutabe bakoitzaren azpian agertzen dira dagozkien aukerak.
Talde berriak sortzeko, idatzi taldearen izena testu-kaxan eta sakatu Gehitu talde berria. Deskribapena ere gainera dezakezu Editatu taldearen ezaugarriak botoia erabilita.
Taldera partaide bat edo gehiago gaineratzeko, lehenengo zutabean aukeratu behar duzu ikasle horren izena (erabili Letra Larriak edo Kontrol teklak ikasle bat baino gehiago aukeratzeko), zein taldetan sartu nahi dituzun aukeratu (erdiko zutabea) eta sakatu Gehitu aukeratutako taldera -> botoiari.
Talde batetik partaideak ezabatzeko, aukeratu nahi duzun taldea bertan dauden ikasleak ikusteko, aukeratu ezabatu nahi dituzun partaideak eta sakatu Aukeratutako partaideak ezabatu botoiari.
Hainbat talde
Moodle 1.6
Moodle 1.6-n partaideak talde batean baino gehiagotan egon daitezke.
Taldeak Moduak
Taldeak leihotik, ikastaroan, ondorengoak egin ditzakegu:
- Taldeak gaineratu
- Taldeen ezaugarriak editatu
- Aukeratutako taldeak ezabatu
Taldeetako partaideen kudeaketarako, ondorengoak egin ditzakegu:
- Aukeratutako taldera gehitu
- Aukeratutako partaideak ezabatu
- Aukeratutako partaideei buruzko informazioa
- Aukeratutako pertsonei buruzko informazioa
Taldea modua bi eratara defini daiteke:
- Ikastaro maila. Ikastaro mailan definitutako taldea modua ikastaro batean definitutako jarduera guztietarako dator berez.
- Jarduera maila. Taldeak onartzen dituen edozein jarduerak defini dezake bere taldekatze-era. Ikastaroan "taldeak behartu" ezarpena badago ez da kontuan hartuko jardueraren ezarpena.
Taldea modua hauetako hiru mailetako bat izan daiteke:
Talderik ez - Ez dago talderik, denak dira talde handi bateko partaide.
Taldeok ezin elkar ikusi - Ikasle bakoitzak bere taldea baino ezin du ikusi; gainontzekoak ez ditu ikusi ere egingo.
Taldeok elkar ikusten dute - Ikasle bakoitza bere taldean arituko da lanean, baina beste taldeak ere ikus ditzake.
Taldeak Moodle 1.9n
Moodle 1.9
Ikusi halaber
- Taldea sortu
- Taldeak nahiz taldekatzea funtzioak erabiltzeko bideoa
- Using Moodle ikastaroko Taldeei buruzko foroa