Taldeak ikastaroan sortu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola ezarri ikastaroari taldeak modua

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Sakatu "Ezarpenak..." "Kudeaketa" blokean.
  3. Joan "Taldeak egin ala ez" irekitzen den menura.
  4. Egin nahi den aukera: Talderik ez, Taldeok ezin elkar ikusi edo Taldeok elkar ikusten dute.
  5. Taldeok ezin ikusi edo taldeok elkar ikusten dute aukeratu badugu behartu egin dezakegu aukera hori ikastaroko jarduera guztietarako.
  6. Sakatu Aldaketak gorde.


Garrantzizkoa

  • Taldeok elkar ikusten dute eran taldeak badaude ere, gainontzeko taldeetako ikasle/irakasleen ekarpenak ikusten dira jardueretan.
  • Taldeok ezin elkar ikusi eran partaide bakoitzak bere taldekideak baino ez ditu ikusten eta ezin ditu eskuratu gainontzeko taldeetako ekarpenak.
  • Taldeak behartu aukera egin ez badugu bakarrik aukera dezakegu zein talde mota nahi dugun jarduera jakin baterako, taldearen ikonokoan hainbat aldiz sakatuta.
  • Talde bakarrean egon daiteke erabiltzaile bat eta hainbat jarduerak ez du onartzen talde lana. Moodle-ren 1.6 bertsiotik aurrera erabiltzailea talde batean baino gehiagotan egon daiteke.

Moodle 1.6


Iradokizunak

  • Maila bereko talde bat baino gehiago badugu ikastaro bakarra sor dezakegu eta ikastaro horretan egin taldeak.
  • Ikastaro batean denontzako jarduerak eta taldekako jarduerak egin ditzakegu.
  • Taldeek ikastaroko partaide jakinak identifikatzeko balio dezakete.