Ikastaroa berreskuratu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Ikastaroaren segurtasun-kopia berreskuratu

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan orri nagusira.
  2. Sakatu Fitxategiak estekari Kudeaketa blokean
  3. Igo ikastaroaren segurtasun-kopia.
  4. Sakatu "Berreskuratu..." estekari Restore.gif Kudeaketa menuan.
  5. Sakatu "Fitxategia igo" botoiari eta aukeratu berreskuratu behar den segurtasun-kopia duen zip fitxategia. Aurretik egin baduzu, hurrengo pausura joan.
  6. Sakatu Berreskuratu estekari eta prozesuaren instrukzioei jarraitu.

Garrantzizkoa

  • Segurtasun-kopiak, berez, ikastaroko Fitxategien direktorioko backupdata direktorioan gordetzen dira.
  • Ikastaro abat berreskuratzeko beti ikastaro bateko edo Moodle guneko fitxategien kudeaketa gunean aritu behar da.
  • PHP zerbitzariak zlib luzapenak instalatuta behar ditu zian zip fitxategiak konprimitu/deskonprimitu ahal izateko.

Iradokizunak

  • Ikastaro bat berreskuratzean hiru berreskuraketa-aukera ditugu:
ikastaro berria
Ikastaro berrian berreskuratzean, gainontzeko ikastaroei inola ere eragingo ez dien ikastaro berria izango dugu.
dagoen ikastaroa, aurrekoa ezabatuta
Dagoen ikastaroan berreskuratzean, aurrekoa ezabatuta, dauden ikastaroetatik bat aukeratu behar dugu horren gainean idazteko, hau da, ikastaroa berreskuratuko du baina aukeratutako beste baten gainean eta horren informazioa galdu egingo da.
dagoen ikastaroa, informazioa gaineratuta
Dagoen ikastaroan berreskuratzean, informazioa gaineratuta, dauden ikastaroetatik bat aukeratu behar dugu horri berreskuratu nahi dugun ikastaroaren eduki guztia gaineratzeko. Aukeratutako ikastaroak dagoeneko jarduera eta baliabideak baditu horiek azpian agertuko dira berreskuratutako ikastarokoak eta aurrekoaren koadroetako izenburuak mantenduko dira.
  • Berreskuratu ondoren segurtasun-kopia ezabatu egin ahal dugu zerbitzarian lekua aurrezteko.

Ikusi halaber