Itxuren ezarpenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Kokapena: Kudeaketa > Itxura > Itxurak > Itxuraren ezarpenak


Itxuraren ezarpenak

  • Itxuren zerrenda - Ikastarorako eta erabiltzaileentzat eskuragarri dauden itxurak zerrendatzen ditu honek. Aukera hau zuriz utzi baliozko edozein itxuraren erabilera baimentzeko. Itxuren menua laburbildu nahi baduzu, kakotxez berezitako izenbururen zerrenda adieraz dezakezu. Adibidez: standard,orangewhite.
  • Erabiltzailearen itxurak baimendu - Aukera hau aktibatzen baduzu, erabiltzaileek nahi duten itxura aukeratu ahal izango dute. Erabiltzailearen itxurak gunearenarekiko lehentasuna dauka (baina ez ikastaroarenarekiko).
  • Ikastaroaren itxurak baimendu - Aukera hau hartuz gero, irakasleak ikastaroen itxura aldatu ahal izango du bere ikastaroetan. Ikastaroen itxurak lehentasuna du beste itxurekiko (gunea, erabiltzailea edo saioa)
  • Kategoriaren itxurak baimendu - Hau gaituta, itxurak kategoria mailan ezar daitezke. Honek beheragoko kategoria eta ikastaro guztiei eragingo die ez bazaie beste itxura bat propio ezarri. KONTUZ: Itxurak gaitzeak errendimenduari eragin ahal dio..
  • Erabiltzaileei blokeak ezkutatzen utzi- Erabiltzaileek blokeak erakusten eta ezkutatzen uzten die
  • Blokeak modulu-orrietan erakutsi -Jarduera-moduluak blokeak permititzen baditu, aukeratzeko zerrenda eskura izango da.
  • Jarduera-motaren araberako nabigazioa ezkutatu - Nabigazio mota hau nori ezkutatu aukeratu ahal duzu hemen (Moodle 1.9-tik aurrera).

Itxura motak

Gunearen itxurak

Gunearen itxurak hemen aurreikusi eta aukera daitezke: Kudeaketa>> Ezarpenak >> Itxurak.

Erabiltzailearen itxurak

Erabiltzailearen itxurak baimendu aukera gaituta badago, erabiltzaile bakoitzak bere itxura aukera dezake Norberaren informazioa editatu orrian. Moodle-ren orri guztiak erakutsi ahal dira erabiltzailearen itxuran, ikastaroaren itxura ezarri den ikastaroez gain.

Ikastaroaren itxurak

Ikastaroaren itxurak baimendu aukera gaituta badago, edizio baimena duen irakasle bakoitzak bere ikastarorako itxura aukera dezake Itxura behartu aukera eginda Ikastaroaren ezarpenak orrian. Ikastaroaren ezarpenetan zehaztutako itxurarekin erakutsiko da, beraz, eta erabiltzailearen eta gunearen itxurak alde batera utziko dira.

Kategoriaren itxurak

Moodle 1.9

Moodle 1.9-tik aurrera kategorien itxurak ere ezarri ahal dira. Kudeatzailearen ezarpena da hau funtzio hau aktibatuta "Gunearen kudeaketa/Itxura/Itxurak/Itxuraren ezarpenak"-etik. Berez ez dago aktibatuta. Aktibatuz gero, kategoriak editatzean itxura bat aukeratu ahal izango duzu. Orduan itxura kategoria horretako edo horren azpiko kategorietako ikastaro guztiei eta kategoriaren orriaren berari ere aplikatuko zaio.

Saioaren itxurak

Moodle-k itxura aukeratzeko beste era bat ere eskaintzen du - saioaren itxura. URL-arekin ezartzen da eta irten arte irauten du. Berriz sartzen zarenean, gune/ikastaro/erabiltzaielaren itxura aktibatuko da berriz ere. Egokia da aukera hau itxurak probatzeko eta oso ondo funtzionatzen du egoera ezberdinetarako itxura ezberdinak erabili nahi dituzunean.

Adibidez, PDA erabiltzaileentzako esteka berezia eskain dezakezu eta estekan orangewhitepda saioaren itxura sartu. Inork ez du inongo ezarpenik aldatu behar, besterik gabe estekari sakatuta nahikoa da. &theme=orangewhitepda URL parametrotik deituko da saioaren itxura. Saioaren itxurarik gabeko URL multzoa hauxe izan liteke http://mymoodlesite.org/course/view.php?id=18 eta PDArako parametroduna, berriz, hau "http://mymoodlesite.org/course/view.php?id=18&theme=orangewhitepda".

Moodle instalazio estandar batean, saioaren itxurak ez daude aktibatuta. Aktibatzeko kudeatzaileak $CFG->allowthemechangeonurl = true; parametroa gaineratu behar du Moodle-ren config.php fitxategian Moodle-ren oinarrizko direktorioan.

Orriaren itxura

Orriaren itxura orri berezietarako da bakarrik eta kode bidez ezartzen da.

Itxura nagusia

Itxura mota Ordezkatzen du Erakusten ditu Ezarpenak
Gunea - orri guztiak* itxuraren ezarpenetan gordeta
Erabiltzailea Gunearen itxura orri guztiak* erabiltzailearen profilean gordeta
Ikastaroa Gunea, erabiltzaile eta saioaren itxurak ikastaroko orriak ikastaroaren ezarpenetan gordeta
Saioa Gune eta erabiltzailearen itxurak orri guztiak* aldi baterakoa, irten artekoa

(* ikastaroaren itxura ezarrita duten ikastaroetakoak izan ezik)

Blokeen zutabeen zabalera

Moodle 1.8

Zure itxuretarako blokeen zutabeen zabalera definitu behar baduzu ondorengo ezarpenak gainera ditzakezu zure config.php fitxategian.

$THEME->block_l_min_width = 148;
$THEME->block_l_max_width = 148;
$THEME->block_r_min_width = 260;
$THEME->block_r_max_width = 260;

/// Balore hauek definitzen dute ikastaroaren orrietako ezkerreko eta eskubiko blokeen zutabeen 
/// gehienezko eta gutxienezko zabalera. Ezartzen ez bada edo ezinezkoak badira  
/// balore estandarrak aplikatuko dira.

Aldatu zutabeen ordena

Moodle 1.8

Zure itxuretarako zutabeen ordena aldatu behar baduzu ondorengo ezarpenak gainera ditzakezu zure config.php fitxategian.

$THEME->layouttable = array('left', 'right', 'middle');

/// Blokeen zutabeak dituzten orri guztietan zutabean zein ordenatan agertuko diren definitzen 
/// dute balore hauek. Ezartzen ez bada Moodle-k berezko 
/// ordena erabiliko du:
/// $THEME->layouttable = array('left', 'middle', 'right');

Itxuren lehentasuna

Moodle 1.9

Moodle 1.9-tik aurrera itxuren lehentasuna ezar daiteke. Orden horrek zehazten du zein itxurak irabazten duen maila ezberdinetan itxura bat ezarrita badago. $CFG->themeorder izeneko aldagai bat ezar dezakezu config.php-n (begiratu config-dist.php zehaztasun gehiagorako). Berez honela dago ezarrita:

$CFG->themeorder = array('page', 'course', 'category', 'session', 'user', 'site');

Ezkutatu jarduera-motaren araberako nabigazioa

Moodle 1.9

Moodle 1.9-tik aurrera, nabigazio-barran agertzen den jarduera-mota (adib. Galdetegiak) ezkutatu egin ahal zaie ikasleei edo erabiltzaile guztiei.

Begiratu halaber