Ikastaroaren ezarpenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Kategoria

Sistemako kudeatzaileak hainbat ikastaro-kategoria ezarri ahal ditu. Adibidez, Zientzia, Humanitateak, Osasuna, e.a.

Aukera ezazu kategoria egokiena zure ikastaroarentzat. Aukeraren arabera, ikastaroen zerrendan puntu batean edo bestean agertuko da, eta horrela ikasleek ikastaroa errezago aurkitzea medesetuko duzu.

Izen osoa

Ikastaroaren izen osoa pantailaren goiko aldean azaltzen da eta baita ikastaroen zerrendan ere.

Izen laburra

Erakunde askok ikastaroak modu laburrean izendatzeko sistema dute, adibidez, BP102 edo 4H-LIT. Dagoeneko hori eginez gero, hemen jarri. Horrelako izenik erabiltzen ez baduzu ere, bat sortu hemen. Izen luzea egokia ez den lekuetan erabiliko da, ePosten izenburuan adibidez.

Ikastaroaren ID zenbakia

Ikastaro baten ID zenbakia ikastaro hori kanpo-sistema batekin erkatzen denean baino ez da erabuiltzen - hau ez da inoiz Moodle barruan erakusten. Ikastaroak kode ofiziala baldin badu, hemen erabili, bestela zuritan utzi.

Laburpena

Laburpena ikastaroen zerrendan agertuko da.

Formatua

Aste-formatua
Ikastaroa asteka antolatzen da, hasiera- eta amaiera-datak dituela. Aste bakoitzak bere jarduerak ditu. Horietako batzuen iraupena, egunariarena kasu, astea baino luzeagoa izan daiteke.
Gai-formatua
Aste-formatuaren antzekoa da, baina asteka antolatu beharrean, gaika antolatzen da. Gaiek ez dute denbora-mugarik, eta horregatik data zehaztu behar da.
Formatu irekia
Formatu hau orri nagusian agertzen den foro irekiari begira eginda dago. Ez da formatu pedagogikoa. Komunitateko partaideen arteko informazio-trukea mesedetzeko pentsatuta dago.
LAMS ikastaro formatua
SCORM formatua

Ikastaroaren hasiera-data

Hemen ikastaroaren hasiera-data zehaztu dezakezu.

Aste-formatuko ikastaroetan asteko baliabideak noiz plazaratuko diren zehazten du. Lehen astea hemen ezarritako datan hasiko litzateke.

Ezarpen honek ez du ez du eraginik formatu irekia edo gai-formatua duten ikastaroetan.

Hala ere, badu eragina agerraldietan, hemen ezarritako data agertu daiteken lehena baita.

Orokorrean, zure ikastaroak hasiera-data zehatz bat badu, hemen ezartzea logikoa da, ikastaroak duen formatua duela.

Matrikulazio-pluginak

Aukera ezazu ikastaro honetan besterik adierazi ezean erabiliko den matrikulazio-plugina.

Berezko rola

Bestelako rol espezifiko bat esleitu ezean, erabiltzaileek izango duten rola da, pasahitz baten bidez matrikula egitean bezalakoxea.

Berezko rol hau beste sistemaren batatetik ekarritako ikasleak matrikulatzeko pluginetan berezko balore gisa ere erabiltzen da.

Kasurik gehienetan gune osorako berezko rol gisa utzi behar litzateke, eta hartara kudeatzaileak ikastaro guztietarako rola aukera lezake.

Ikastaro irekia

Aukera honetan erabaki behar dugu ikastaroan ikasleak matrikula daitezkeen ala ez. Hirugarren aukera bat izan daiteke matrikula denbora-epe jakin baten barruan onartzea.

Izen emateko epea

Aukera honetan ikasleak ikastaroan izena emateko zenbat egun izango dituen zehaztu behar dugu.

Aukera hau gaituz gero, ikasleak epe hori pasatu eta gero baja izango dira ikastaroan. Oso erabilgarrria izan daiteke aldez aurretik zehaztutako hasiera- edo amaiera-data ez duten ikastaroetan.

Aukera hau gaitu ezean, ikaslea matrikulatuta egongo da ikastaroan eskuz baja eman arte, edo halako epean aritzen ez diren ikasleak ezabatzeko funtzio automatikoa martxan hasi arte.

Matrikulazioaren bukaera-dataren oharra

Ikastaroaren bukaera-dataren jakinarazpena.

Aste/Gai kopurua

Aldagai aste- edo gai-formatua duten ikastaroetan baino ez da erabiltzen.

Taldeak egin ala ez

Gure ikastaroko ikasleak taldetan bildu ahal ditugu. Hiru aukera ditugu horretarako:

Talderik ez
Ez dago talderik eta partaide guztiak batera ari dira talde bakarraren barruan
Taldeek ezin elkar ikusi
Ikasle bakoitzak bere taldea baino ezin du ikusi; gainerakoak ezin ditu ikusi
Taldek elkar ikusten dute
Ikasle bakoitzak bere taladean egiten du lan baina gainerakoetan zertan ari diren ikusten du

Bi mailatan defini daitezke taldeak:

  1. Ikastaro mailan. Besterik adierazi ezean, ikastaro-mailan definitutako taldeak ikastaroko jarduera guztietarako dira.
  2. Jarduera mailan. Taldeak onartzen dituzten jarduerei taldekatze-mota jakina ezarri ahal zaie. Ikastaroaren ezarpenetan taldeak behartuta baldin badaude, ordea, jarduera bakoitzaren ezarpena ez da kontuan hartuko.

Taldeak behartu

Ikastaroaren ezarpen orokorretan taldeak egitea behartuta baldin badago, ikastaroko jarduera guztietan izango dira taldeak. Talde bakoitzaren ezarpenak ez dira kontuan hartuko jardueretan.

Aukera hau erabilgarria da ikastaro bakar batean talde ezberdin asko antolatu nahi baldin baditugu.

Eskuragarritasuna

Aukera honek ikastaroa "ezkutatzea" ahalbidetzen du.

Horrela ez da inongo ikastaro-zerrendan agertuko. Kudeatzaileek eta ikastaro-sortzaileek baino ez dute ikuskiko.

Ikasleak URL baten bidez ikastarora sartzeko saiakera egiten badu ere, sarrera ukatuko zaio.

Partaide giltza

Partaide giltzak ikastaroko partaide ez direnei ikastaroan sartzea ekiditen die.

Hau hutsik uzten baduzu, Moodle erabiltzaile kontu bat sortu duen edonor ikastaroko partaide izan daiteke.

Ikastaroaren ezarpenetan izango dugu partaide giltza ezartzeko aukera.


Hemen zerbait jartzen baduzu, LEHEN ALDIZ ikastarora sartzen diren ikasleak hitz edo esaldi gako hau sartu beharko dute.

Hitz edo esaldi gako hau zure ikasleei helarazi behar diezu matrikula egin dezaten.

Giltza hau "zabaltzen" bada eta nahi ez duzun jendea ikastaroaren partaide egiten bada, partaidetza atzera bota diezaiekezu (beraien erabiltzaile soslaian) eta giltza hau alda dezakezu. Dagoeneko partaide diren erabiltzailengan ez du eraginik, baina partaide berriek gako berria erabili beharko dute.

Bisitari-sarrera

Bisitariek ikastaroan sartzeko baimena izango duten aukeratu ahal duzu hemen.

Jendea bisitari gisa sartu daiteke "Saioa bisitari gisa hasi" botoia sakatuz saioa hasteko leihoan.

Bisitariek "irakutzeko baimena soilik" dute- hau da EZIN DUTE mezurik bidali edo ikastaroa ikasleen kalterako nahastu.

Hau jendeari ikastaroa erakusteko eta ikasleek apuntatu aurretik ikusteko aukera izan dezaten erabilgarria izan daiteke.

Bi bistari sarrera moten artean aukeratu dezakezu: Partaidetza giltzarekin edo partaidetza giltza gabe. Sarrera soilik partaidetza giltza duten bisitariei baimentzen badiezu, bisitariek ikastarora sartzen diren GUZTIETAN sartu beharko dute giltza (ikasleak ez bezala, hauek behin bakarrik sartu behar dute). Honek bisitariak mugatzea baimentzen dizu. Giltza gabeko bisitariei sarrera baimentzen badiezu edonor sartu daiteke zuzenan ikastaroan.

Kostea

Ikastaroaren prezioa. Hau agertuko da ikastaroak barne-matrikulazio modua ez badu.

Ezkutuko atalak

Hemen ikastaroaren ezkutuko atalak ikasleei nola erakutsiko zaizkien erabaki ahal duzu.

Berez, eremu txiki batean agertzen da (txikituta eta normalean grisean) eztutatutako atala non dagoen adierazteko. Hala ere, ikasleek ezin dituzte ezkutatutako jarduerak eta testuak ikusi. Bereziki erabilgarria da aste-formatua duten ikastaroetan, klaserik gabeko asteak garbi agertzen baitira.

Nahi izanez gero, guztiz ezkutuan egon daitezke. Hartara, ikasleek ez dute jakingo ikastaraoaren zein atal dagoen ezkutuan.

Bistaratu beharreko albisteen kopurua

"Berrien foroa" foro berezia da aste- eta gai-formatua duten ikastaroetan agertzen dena. Ikasle guztiek ikustea nahi dituzun oharrak jartzeko leku aproposa da. (Aldatu ezean, ikasle guztiak foro honetara harpidetuta daude, eta mezuak ePostaz jasoko dituzte)

Ezarpen honek ikastaroaren hasiera-orrian, eskuinaldean dagoen berrien kutxan, zenbat berri agertuko diren zehazten du.

"0 elementu" aukeratzen baduzu berrien kutxa ez da agertu ere egingo.

Kalifikazioak erakutsi

Jarduera-modulu askok kalifikazioak eamtea abalbidetzen dute.

Berez, jarduera guztietan lortutako kalifikazioak kudeaketa blokeko Kalifikazio-liburuan agertzen dira.

Irakasleak kalifikazioekiko interesik ez badu, edo ikasleei ezkutatu nahi badizkie, kalifikazio-liburua agerian ez izatea aukera dezake. Horrek ez dakar ikasle bakoitzari jarduerak ez kalifikatzea, baizik eta kalifikazioak ez erakustea.

Agerraldien txostena erakutsi

Fitxategiak igotzeko gehienezko tamaina

Hizkuntza behartu

Hizkuntza behartzen baduzu, aukeratutako hizkuntza aldatzeko modurik ez da izango.

Hau metaikastaroa al da?

Metaikastaroak bigarren mailako ikastaroak dira eta lehen mailako ikastaroetatik hartzen dituzte horietan matrikulatutako ikasleak.

Aukera hau gaituz gero, ikastaro ezberdinetan ari diren ikasleen eremu partekatua sor dezakegu metaikastaroan, eta hartara, horien guztien arteko elkarreragina bultzatu.

Metaikastaroa halako ikasketa batzuk osatzen dituzten ikastaroak, ikasgaiak edo antzekoak biltzeko erabil dezakegu.

Partaideak orri nagusiaren Kudeaketa blokeko "Rolak esleitu" aukeraren bidez gaineratu ahal dira.


Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)