Metaikastaroak

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Metaikastaroa

Metaikastaroak beste ikastaro batetik edo batzuetatik matrikulazioak jasotzen dituzten ikastaroak dira.

Ikasle bat ikastaro batean matrikulatzen den edo baja den bakoitzean, automatikoki matrikulatuko edo desmatrikulatuko da metaikastaroan.

Gogoan izan metaikastaroetako matrikulek ez dituztela taldeak mantentzen.

Nola egin metaikastaro bat

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Sakatu "Ezarpenak..." "Kudeaketa" blokean ikastaroa sortuta badago eta matrikulatutako ikaslerik ez badu edo ikastaro berria sortzean.
  3. "Hau metaikastaroa al da?:" zabaltzen den menura joan eta Bai aukeratu.
  4. Sortutako ikastaroan, sakatu Kudeaketa > Ikasleak.
  5. Erabili formularioa ikastaroa(k) metaikastarora gaineratzeko (matrikulak inportatuko dira).

Garrantzizkoa

  • Ikastaro bat metaikastaro bada, Kudeaketa > Ikasleak orria ikasleen zerrenda edo bilaketatik ikastaro zerrenda edo bilaketara aldatzen da.
  • Moodle-ren 1.5 bertsioa edo berriagoa behar da.
  • Metaikastaro bezala gaitzeko ez du ikaslerik izan behar matrikulatuta.
  • Jatorri-ikastaroren batean ikasleren bat matrikulatzen edo desmatrikulatzen baduzu, automatikoki matrikulatu edo desmatrikulatuko da metaikastaroan.

Iradokizunak

  • Beste baten menpeko den ikastaroa sortzen uzten du (matrikulatutako ikasleak jasotzen ditu, adibidez beste ikastaro batek behar duen aukerako Unitate didaktikoren bat baina ikasle berberekin edo gutxiaagorekin. Jatorrizko-ikastaroko ikasle guztiak behar ez baditu metaikastarotik desmatrikula ditzakezu.
  • Beste batzuen menpeko ikastaroa sortzen uzten du, adibidez beste ikastaro batek behar duen hainbat ikastarotako atal komunen bat baina beste ikastaroetako ikasle guztiekin.


Zergatik erabili metaikastaroak

  • Beste baten menpeko den ikastaroa sortzen uzten du (matrikulatutako ikasleak jasotzen ditu, adibidez beste ikastaro batek behar duen aukerako Unitate didaktikoren bat baina ikasle berberekin edo gutxiagorekin. Jatorrizko-ikastaroko ikasle guztiak behar ez baditu metaikastarotik desmatrikula ditzakezu.
  • Beste batzuen menpeko ikastaroa sortzen uzten du, adibidez beste ikastaro batek behar duen hainbat ikastarotako atal komunen bat baina beste ikastaroetako ikasle guztiekin.


Iradokizunak

  • Beste ikastaro batzuek konpartitutako baliabideak biltzen dituen laguntza-ikastaro gisa erabil daiteke. Eguneraketa errazten du eta biltzeko tokia gutxitzen du. Baliabide-metaikastaroan taldeak erabil ditzakegu ikastaro bakoitzeko irakasleen erabilera didaktikoa errazteko (Joyce Smith).
  • Hainbat ikastarotako e-posta banaketa-zerrenda gisa erabil dezakegu metaikastaroa. Horretarako metaikastaroko berriak foroa erabiliko dugu eta erraz eguneratzen da, hau da, ikasle berriak automatikoki matrikulatzen dira eta bajak automatikoki desmatrikulatzen.
  • Erabilgarri izan daiteke derrigorrez hainbat ikastarotan matrikulatu behar dutenean. Horretarako, ikastaro nagusi bat sortuko dugu eta derrigorrezko ikastaro guztiak metaikastaroak izango dira. Horrela, ikastaro nagusiko matrikulak bakarrik kudeatu beharko dituzu.


Metaikastaroen erabilera

Era askotara erabil daiteke.

  • 1. Erabilera: X 1etik 4ra bitarteko matrikulazio-metodo estandarreko ikastaro normalak dituen metaikastaroa da. Ikasleak hauetako ikastaro batean matrikulatzean (1etik 4ra) automatikoki matrikulatuko dira X ikastaroan. Hau erabilgarri da, adibidez, ikasleak aukeran duenean 1etik 4ra bitarteko ikastaro batean matrikulatzea baina X ikastaroa derrigorrezkoa denean aukera horietako bat egiten duen ikaslearentzat.


Metaikastaroaren erabilera estandarra


  • 2. Erabilera: Metaikastaroak, 1etik 4ra, Y ikastaro normalarekin daude lotuta. Ikasleak Y-n matrikulatzean automatikoki matrikulatzen dira 1etik 4ra bitarteko metaikastaroetan. Erabilgarria da, adibidez, bost ikastaroetan ikasle berberak izateko asmoa dagoenean.


Metaikastaroaren beherazko erabilera


Bi diagrametan matrikulazioak zein norabidetan heredatzen diren adierazten dute geziek.


Estekak