Txostenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)

Aukera honek agerraldiei, jarduerari eta estatistikei buruzko informazioa eskaintzen digu.

Moodle 1.8tik aurrera, irakasleek eskura dute txostenen ikonoa (Txostenak Ikonoa.JPG) ikastaroaren kudeaketa-blokean. Orri honetan izango ditu irakasleak agerraldien txosten guztiak.

Teacher Opening Report Filter page

Ikastaroaren agerraldiak

Ikastaroaren agerraldiek ikastaroan izandako ibilbidea erakusten du. Aukera ematen diote tutoreari zein baliabide eta noiz erabili diren jakiteko edo ikasle jakin batek baliabide bat ikusi duen.

Logs-options.jpg

Aukerak:

1. Zein ikastarotako agerraldien txostena nahi dugun 2. Erabiltzaile guztiak ala Erabiltzaile jakin bat 3. Zein egunetako agerraldien txostena nahi dugun 4. Jarduera guztiak ala jarduera jakin bat 5. Ekintza guztiak ala ekintza jakin bat 6. Orrian erakutsi ala Testu, ODS edo Excel formatuan jaitsi

Txostenen adibidea:

Logs-report-course.jpg

Aurreko orduko log-ak zuzenean

Txostenen orriaren erdiko aldean dagoen esteka honek (begiratu beheko irudiari) azken orduko agerraldi guztiak erakusten ditu. Gunearen hasiera-orriko kudeatzaileari, gune osoko agerraldien berri ematen dio. Ikastaro bateko irakasleari, berriz, ikastaro horretan azken orduan izan diren agerraldiak erakusten dizkio.

Ohartu txosten hauek estekak dituztela. Adibidez, honek aukera ematen dio irakasleari lanean ari den ikaslearen orrira joateko. Hona hemen zuzeneko log baten adibidea.

Log-aren adibidea

Ikusi halaber

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)