Jardueraren txostena
MoodleDocstik
Jardueraren txostena ikusteko:
Jardueraren txosten osoa
- Irakasle edo kudeatzaile gisa hasi saioa
- Aukera ezazu zein ikastaroren txostena sortu nahi duzun
- Zoaz ikastaro horren "Kudeaketa" blokera
- "Txostenak" aukeratu
- Pantaila berrian, aukeratu "Jardueraren txostena". Gutxi gora-behera pantailaren erdian-edo egongo da.
- Gaika antolatutako jarduera-txostena lortuko duzu
Jardueraren txostenaren adibidea
Jardueraren txostenak ikastaroko jarduera guztien berri ematen du, gaika antolatuta. Elementu bakoitza bere mota eta izenarekin erakutsiko da.
Norberaren jardueraren txostena
- Sartu irakasle edo kudeatzaile gisa
- Aukeratu zein ikastaroren txostena nahi duzun
- Joan "Partaideak" atalera orriaren ezkerreko aldean
- Aukeratu "Partaideak"
- Sakatu nahi duzun pertsonaren izenari
- Aukeratu "Jardueraren txostenak" pestaina
Hemendik aurrera lineaz kanpoko txostena aukera dezakezu (ikasle guztien jardueraren txostenaren antzekoa), txosten osoa, kalifikazioak, edo gaurko logak edo log guztiak aukeratu. Hemen ere, txostenak gaika antolatzen dira. Pertsona batez txosten zehatzak elementu bakoitza erakutsiko du gaika antolatuta eta pertsona bakoitzak bertan egin duen azalduz. Adibidez, foro bat erakusi ahal da pertsona jakin batek bertara bidali dituen mezu guztiekin.