Fitxategiak

Hona jo: nabigazioa, bilatu


Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Fitxategiak menua ikastaroaren kudeaketa blokean dago. Rolen arabera, hauxe da fitxategiak igo eta ikastaroaren segurtasun-kopia(k) bezalako Moodle-ren bitartez sortutako fitxategiak aurkitzeko. Fitxategien eremuak PDFak, HTMLak, Multimedia, testu-prozesadore bidezkoak, aurkezpenak edo beste edozein eduki digital izan dezake jarduera, baliabide edo ikastaro-atal batean sartzeko, esteka egiteko edo zuzenean jaisteko.

Fitxategietarako estekak fitxategi eta karpeten zerrenda erakusten du, beti ere erabiltzailearen rolaren arabera. Zerrendak izena, tamaina, azken aldaketaren data eta elementu hori aldatzeko egin daite(z)keen ekintza(k).

Edozein fitxategi aurreikusi edo aztertzeko, sakatu izenari. Zure web-nabigatzailea arduratuko da erakusteaz edo zure ordenagailura jaisteaz.


Tresnak

Mugitu, ezabatu, gorde

Aukeran dago elementu bat edo gehiago mugitu, erabat ezabatu edo zip fitxategian gordetzea. Aukeratu, lehenik, elementuak zerrendatik ezkerreko laukitxoa markatuta. Ondoren, erabili zerrendaren azpiko "Aukeratutako fitxategiak..." zabaltzen den menua ekintza aukeratzeko.

Direktorio bat sortu

"Direktorio bat sortu" botoia zerrendaren azpian dago. Ikastaro bateko fitxategien hasierako egitura sinplea da. Moodle-ren moduluek euren direktorioa sor dezakete. Orokorrean hitz eginda, irakasleak direktorio bat edo gehiago sor ditzake edonon "fitxategien" eremuan. Direktorio hauek ikusi egin daitezke bertatik ikastarora irudi bat edo baliabide bat gehitzen denean.

Fitxategi bat igo

Fitxategien pantaila bakoitzaren azpiko aldean dago "Fitxategi bat igo" botoia. Honek aukera ematen du fitxategi bakar bat igotzeko. Aldez aurretik dagoen fitxategi baten izen bereko beste fitxategi bat igotzean abisurik gabe ordezkatu du zegoena.

AHOLKUA: Aurretik konprimituta duzun fitxategi-multzo edo fitxategi-direktorio bat igo dezakezu eta Moodle-k ezagutu egingo du eta deskonprimitzeko aukera emango dizu esteka bidez. Deskonprimitzean fitxategiak edota direktorioak bertan sortuko ditu, fitxategi administratiboen eremuan.

Editatu hainbat fitxategi

HTML eta testu-fitxategian editatu edin daitezke editatzeko aukera ezkerrean agertzen denean. Beste fitxategi batzuk zure ordenagailuan editatu beharko dituzu eta berriz ere igo.

Fitxategiak ikasleek ikusteko moduan ipini

Baliabidea gehitu menua erabilita, irakasleak direktorio baterako eta bere barruan dagoen guztirako sarbidea eman dezake.

Azpi-direktorio bereziak

Badira Moodle-k datuak gordetzeko erabiltzen dituen bi azpidirektorio estandar: backupdata eta moddata direktorioak ez daude ikasleen eta edizio baimenik gabeko irakasleen eskura.

Begiratu halaber