Ikasleak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ikasleak

Ikasleak estekan sakatuta ikasleek berek partaide-giltza jakin orduko egin dezaketela ikastaroan matrikula adierazten duen oharra ikusiko duzu, eta bertan agertuko da pasahitza ere. Honek esan nahi du partaide-giltza emanda orri hau konprobatu beharrik ez duzula izango. Hala ere, eskuz matrikulatu eta desmatrikulatu ditzakegu ikasleak matrikulazio-pasahitza eman gabe.

Beherago ikusiko duzu bi gezik (ezker/eskubi) bereizten duten bi eremu. Ezkerreko eremuak ikastaroan matrikulatutako ikasleen zerrenda dakar eta eskubikoak ikasle izan daitezkeenena (hau da, sisteman erregistratuta daudenak). Ikasle bat ikastarora gaineratzeko, markatu izena eta sakatu ezkerrerako gezia: ekintza honekin ikaslea matrikulatutakoen zerrendara eramango duzu ("Bilatu" eremuan ere idatz dezakezu ikaslearen izena zerrendan ikasle asko baldin badaude).

Ikasle bat ikastarotik desmatrikulatzeko, aurreko prozedura bera erabili beharko duzu baina oraingoan ikaslea ezkerreko eremutik eskubikora eramanda (eskubirako gezia erabilita). Ikaslea "Matrikulatutako ikasleak" zerrendatik "balizko ikasleak" zerrendara igaroko da.

Ikastaroa metaikastaroa balitz, orria zerrendatu/ikasleak bilatu-tik zerrendatu/ikastaroak bilatu-ra pasako da .

Ikusi halaber