Foroetan bilatu

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola bilatu termino bat foroetan

Pausuak

  • Bi modu ditugu termino bat foroan bilatzeko. Hauxe da lehenengoa:
    • Bisitari, ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
    • Sakatu "Foroetan bilatu" testu-koadroan eta idatzi bilatu beharreko terminoa.
    • Sakatu Joan. Gaian edo mezuan bilatutako terminoa duten mezuen zerrenda agertuko da. Terminoa berdez agertuko da nabarmenduta.
  • Beste modua hauxe da:
    • Ikasle, irakasle edo kudeatzaile gisa joan foro batera.
    • Sakatu "Foroetan bilatu" testu-koadroan lehioaren goiko aldeko eskubi aldean.
    • Idatzi bilatu beharreko terminoa.
    • Gaian edo mezuan bilatutako terminoa duten mezuen zerrenda agertuko da. Terminoa berdez agertuko da nabarmenduta.

Garrantzizkoa

  • Kontuan izan hitzak foroetan bakarrik bilatzen dituela, ez testua izan dezaketen bestelako jardueretan.

Iradokizunak

  • Bilaketa-sistemak ezagutu nahi baditugu, "Foroetan bilatu" saka dezakegu ezer idatzi gabe eta horretarako instrukzioak emango dizkigu.


Bilaketarako aukerak

Beherago zerrendatu diren aukera-multzoa onartzen du testu-bilaketak. Konbinatu egin ditzakezu zure bilaketa-irizpideak zehatzako egiteko.


Oinarrizko bilaketa

  • taldeekin lan egiten
    • Testuetan zehar hitz bat edo gehiago dituen oinarrizko bilaketa egiteko idatzi besterik gabe tarte batez banatuta. Bi karaktere baino gehiago dituzten hitz guztiak erabiliko dira bilaketa-irizpidetzat.
  • +taldeekin +lan egiten
    • Aurreko adibidearen bilaketan "langile" hitza ere bilatuko luke (eta "lan" zatia duen beste edozein ere bai). Hitza bere horretan bilatzeko eskatzeko, erabili gehi (+) ikurra.
  • -bilaketa +motorra
    • Erabili ken (-) ikurra bilaketan sartu nahi ez dituzun hitzen aurretik.
  • "bilaketa motorra"
    • Hainbat hitzez osatutako esaldi edo zatia bilatzeko, sartu komatxo bikoitzen artean.
  • user:Eloy
    • Erabiltzaile jakin baten testuak bilatzeko idatzi user: erabiltzailearen izenaren aurretik.
  • userid:6
    • Erabiltzaile jakin baten IDa ezaguna baduzu, zenbakia userid: -en ondoren idatzita egin dezakezu bilaketa.
  • subject:ebaluazioa
    • Hitza izenburuan bakarrik bilatzeko, idatzi subject: bilatu beharreko hitzaren aurretik.

Bilaketa aurreratua egiteko sakatu bilaketa botoia testu-koadroan ezer idatzi gabe: formulario oso bat agertuko da bilaketa aurreratuak errazteko.



Blokeen taula

Jarduerak | Kudeaketa | Egutegia | Ikastaroak | Ikastaroaren/Gunearen deskribapena | HTML blokea | Azken berriak | Mezularitza | On-line erabiltzaileak | Partaideak | Galdetegiaren emaitzak | Glosategiaren ausazko sarrera | Duela gutxiko aktibitatea | RSS jarioak | Foroetan bilatu | Laster-markak | Datozen ekitaldiak | Bloke ez-estandarrak