Ikastaroaren/Gunearen deskribapena
MoodleDocstik
Ikastaroaren/Gunearen deskribapena blokeak ikastaroaren ezarpenak izeneko atalean idatzi dugun testua erakusten du. Testu hori ikastaroaren laburpena da.
Nola gehitu Ikastaroaren deskribapena blokea
Pausuak
- Irakasle edo kudeatzaile gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
- Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Edizioa aktibatu.
- Ikastaroaren zein gai edo koadrotan sartu nahi dugun erabaki.
- Blokeen menua erabiliz, "Ikastaroaren deskribapena" gehitu.
- Ikastaroaren deskribapena blokea orri nagusiareb eskuineko zutabeko behealdean azalduko da.
- Azalduko den edukia ikastaroaren ezarpenetan idatzi dugun laburpena izango da.
Garrantzizkoa
- Beharrezkoa da Moodle-ren 1.3 bertsioa izatea gutxienez.
Iradokizunak
- Ikastaroaren deskribapena geziei esker nahi dugun lekura eraman ahal dugu.
- Estekak eta grafikoak gainera ditzakegu.