Forora mezua bidali

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Izenburuaren edukia berez 'Re: <'goragoko' mezuaren izena>' izaten da. Baina, nahi izanez gero, aldatu egin ahal duzu.

Badira irakurtzeko, idazteko eta erantzuteko orduan kontuan hartu beharko zenituzkeen hainbat aholku - Mezua eremuaren izenaren ezkerretara dagoen laguntza-botoiari sakatuta aurki ditzakezu.

Moodle-n testua idaztean hainbat formaturen artean aukera dezakezu, zure esperientzia eta erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera. Mesedez, jo Testuaren formatuetara informazio gehiagorako.

"Orain bidali" laukitxoa markatzen baduzu foroan harpidetutako guztiei bidaliko zaie une horretan bertan e-posta bat, denbora-tarte jakin baten ondoren egin beharrean (normalean 30 minutu).

Konpartitu irudiak foroen bitartez

Irudi bat mezu bati fitxategi gisa "eransten" zaionean, unean bertan erakusten da tamaina osoan mezuaren atzetik (hau da, ez da beharrezkoa eranstekoari sakatzea). Irudiak konpartitzeko era egokia da irudiak fitxategia gisa igotzen ibili beharrean eta web- orritik estekatzen ibili beharrean. Irudi bat eransteari buruz gehiago irakurtzeko, mesedez jo Insert Image.

Mezuen luzera

Mezu luzeegiak arazoak sortzen dituzte foroetan bilaketak egiten direnean eta zaildu egin dezakete pantaila aurreko irakurketa. Mezu luzeegia sortu beharrean, kopiatu eta itsatsi mezua testu-fitxategi batean eta erantsi hori zure mezuari.

Mezuak editatzeko denbora-muga

Ikasleek badute mezuak editatzeko denbora-muga, normalean 30 minutukoa. Kudeatzaileak ezartzen du hemen Kudeaketa > Segurtatsuna > Gunearen politikak.

The philosophy underlying "no editing after 30 minutes" Using Moodle-ko foro-eztabaidak argi azaltzen du zergatik den ideia ona mezuak editatzeko denbora-muga ezartzea.

Ikusi halaber