Foroaren baimenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Moodle 1.7

Moodle 1.7-tik aurrerako Rolak eta gaitasunak aukera ematen du ikasle jakin bati foro bateko moderatzaile izateko baimena emateko.


Baliogabetze komunak

Baliogabetzeak aldi baterako (testuinguruka) baimenak ematen ditu foro batean. Hona hemen komun batzuk.

Eztabaidarik ez, baina erantzunak gaituta daude

Baligabetze bat erabil daiteke foro batean eztabaida berriak hasteko baimena irakasleek bakarrik izan dezaten ezartzeko.

  1. Jo Rolak esleitzera foroa editatzeko orriko Jarduera honi esleitutako rolak pestaina erabilita; ondoren, sakatu "Baimenak kendu" estekari. (Moodle 1.9-tik aurrera, sakatu "Baimenak kendu" pestaina foroa editatzeko orrian)
  2. Aukeratu Ikaslea rola.
  3. Ezarri mod/forum:startdiscussion gaitasuna Debekatu.
  4. Sakatu "Gorde aldaketak" botoiari.

Oharra: Berez, kudeatzaileek bakarrik baliogabetu ahal dituzte baimenak. Irakasleek baimenak baliogabatu ahal izatea gaitzeko instrukzioak hemen aurkituko dituzu: Baimenak baliogabetu.

Eztabaidarik ez, erantzunik ere ez

Baliogabetze bat erabil daiteke ikasleek tarte luze batean eztabaida berriak edo erantzunik eman ez duten foro bat itxi/gordetzeko, baina eztabaidak irakurtzeko moduan utzita.

  1. Jo Rolak esleitzera foroa editatzeko orriko Jarduera honi esleitutako rolak pestaina erabilita; ondoren, sakatu "Baimenak kendu" estekari. (Moodle 1.9-tik aurrera, sakatu "Baimenak kendu" pestaina foroa editatzeko orrian)
  2. Aukeratu Ikaslea rola.
  3. Ezarri mod/forum:startdiscussion eta mod/forum:replypost gaitasunak Debekatu.
  4. Sakatu "Gorde aldaketak" botoiari.

Oharra: Berez, kudeatzaileek bakarrik baliogabetu ahal dituzte baimenak. Irakasleek baimenak baliogabatu ahal izatea gaitzeko instrukzioak hemen aurkituko dituzu: Baimenak baliogabetu.

Gaitu ikasleek mezuak kalifikatu ahal izatea

Berez, kudeatzaile eta irakasleek bakarrik kalifika ditzakete mezuak. Baliogabetze bat erabil daiteke ikasleek mezuak kalifikatu ahal izateko.

  1. Jo Rolak esleitzera foroa editatzeko orriko Jarduera honi esleitutako rolak pestaina erabilita; ondoren, sakatu "Baimenak kendu" estekari. (Moodle 1.9-tik aurrera, sakatu "Baimenak kendu" pestaina foroa editatzeko orrian)
  2. Aukeratu Ikaslea rola.
  3. Ezarri mod/forum:rate gaitasuna Baimendu.
  4. Sakatu "Gorde aldaketak" botoiari.


Foroen baliogabetzeei buruzko informazio orokorra

Berez, kudeatzaileek bakarrik dute baimenak baliogabetzeko gaitasuna. Irakasleek baimenak baliogabatu ahal izatea gaitzeko instrukzioak hemen aurkituko dituzu: Baimenak baliogabetu. Hemen duzu erreferentziarako irudi bat.

Ikasleren rola foroan zehazten


Moodle 1.7ko rolei eta gaitasunei esker ikasleei foroak moderatzeko baimena eman ahal diegu. Ondorengo gaitasunak foroei dagozkie:

Bisitariak foroetara mezuak bidaltzen

Badira hainbat eginkizun, foroan mezuak idaztea adibidez, zeinetarako bisitariek ez duten inoiz baimenik, nahiz eta interfazeko baimenek beste zerbait adierazten duten.

Bisataria rolak funtzionalitate bereziak ditu, adibidez bisitari bat foro batean mezua idazten saiatzen denean, "Barkatu, bisitariek ezin dute mezurik bidali.Erabiltzaile-kontuarekin sartu nahi al duzu orain?" mezua jasoko du.

Bisitariek foroetan mezuak idazteko baimena izatea nahi baduzu, antzeko rol bat sortu ahal duzu, "gonbidatua" izenekoa adibidez oso baimen gutxirekin, ondoren kontua sortu eta gero gonbidatua rola ezarri. Bisitariek gonbidatu kontu hau konparti dezakete.

Ikusi halaber

Using Moodle-ko foro-eztabaidak: