Gehitu/editatu foroa

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

4 atal dute foroen ezarpenek: "Orokorra", "Kalifikazioa", "Blokeoa eragiteko gutxieneko mezu-kopurua" eta "Moduluaren ezarpen bateratuak".

Foroa gehitu, Orokorra, RSSak eta Kalifikazioa atalak ikusten direla

Foro bat gehitzeko:

  1. Edizio-baimena duen irakasle gisa, sakatu "Edizioa aktibatu" eta joan foroa sortu nahi duzun gai edo astearen atalera.
  2. "Gehitu jarduera" zabaltzen den menuan, aukeratu "Foroa". Honek foroaren ezarpenen orriara eraman zaitu, "Beste foro bat gehitzen" izenekora.

Dagoeneko badagoen foro batean, erabili "Foroa eguneratu" botoia foroaren ezarpenen orria ikusteko.


Orokorra

Foroaren izena

Foroaren izen laburra (adib. "Liburu onena"), ikastaroaren hasiera-orrian agertuko dena.

Foro-mota

Lau foro-mota dago aukeran:

  • Eztabaida arrunt bakarra - Orri batean garatzen den gai baten inguruko eztabaida, oso erabilgarria eztabaida zehatz laburretarako.
  • Erabilera orokorrerako foro arrunta - Edonoiz edozeinek gai bati hasiera eman ahal izateko moduko foro irekia; hau da helburu orokorreko fororik onena.
  • Pertsona bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du - Pertsona bakoitzak eztabaida-gai berri bakarra gehitu ahal du (erantzun, berriz, guztiei egin diezaiekete); erabilgarri da ikasle bakoitzak, adibidez, asteko gaiari buruzko hausnarketen inguruko eztabaida bat hastea nahi baduzu, eta gainontzekoek horiei erantzutea.
  • G eta E foroa - Eztabaidak hasteko erabilia, Irakasleak (berak bakarrik) galdera bat egiten du eztabaidaren lehen mezuan. Ikasleek erantzun bat eman dezakete, baina ezin izango dute gainontzeko ikasleen erantzun ikusi beraiek erantzun arte.

Berrien foroa foro-mota berezia da eta automatikoki sortzen da ikastaro berrian.

Fororako sarrera

Idatzi hemen foroaren deskribapena. Moodle-ren HTML editorea estandarraren tresna-barra du irakasleari horretan laguntzeko.

AHOLKUA: Egokia da foroaren gaiaren inguruko irakasleentzako argibide zehatzak ematea eta foroa kalifikatzeko eta puntuatzeko erabiliko diren irizpideak (ikusi beherago).

Denak harpidetzera behartu

Norbait foro batera harpidetzen bada e-postaz bidaliko zaizkio foro horretara bidalitako mezu guztiek kopiak. Hau anulatu egin dezake ikasleak bere profilaren ezarpenetan. Berez, mezuak lehen aldiz idatzi eta ordu erdira gordetzen dira. Foroko paratide bakoitzaren e-posta ezarpenen arabera, edizio-orria itxi eta 30 minutura bidal dezake e-posta bat edo batera guneko kudeatzaileak ezarritako denbora-tarte batean.

Normalean, jendeak aukeratu egin dezake foro bakoitzean harpidetu nahi duen ahal ez. Hala ere, irakasleak erabaki dezake harpidetza behartzea foro jakin batean eta, horrela, ikastaroko partaide guztiak automatikoki harpidetuko dira, baita beranduago matrikulatzen direnak ere.

Irakasleak "Bai, behin-behinean" aukera egiten badu ikastaroko une horratako eta geroko partaideak behin-behinean harpidetu egingo dira foroan baina beren buruari kendu ahal izango diote harpidetza edozein momentutan. Irakasleak "Bai, betiko" aukeratzen badu, berriz, foroko partaideek ez dute beren buruari harpidetza kentzeko aukerarik izango.

Harpidetzarako aholkuak

  • Denak harpidetzera behartzea bereziki erabilgarria da Berrien foroan eta ikastaro-hasierako foroetan (guztiek zertan diren ulertutakoan beren buruari ken dieziokete harpidetza e-posta hauetarako).
  • Ezarpena "Bai, behin-behinean"-etik "Ez"-era aldatuta, dagoeneko dauden erabiltzaileek ezingo diote beren buruari harpidetza kendu, honek ondoren matrikulatzen direnei bakarrik eragiten baitie. Antzera "Bai, betiko"-ra aldatuta, ez ditu harpidetuko aldez aurretik dauden erabiltzaileak baina bai hortik aurrera matrikulatutakoak.
  • Moodle 1.6-tik aurrera "Harpidetza ez dago baimenduta" izeneko ezarpen bat dago eta horrek eragozten die ikasleei foro batean harpidetzea. Ikasleak foro batean harpidetzeko aukera izango du, hala nahi izanez gero.

Irakurri gabekoak nabarmentzea nahi duzu?

"Irakurri gabekoak nabarmendu"k aukera emanten die erabiltzaileei foroan irakurritako eta irakurri gabeko mezuak bereizteko.

Ezarpen honetarako hiru aukera dago:

  • Aukeran (berezkoa) - ikasleek berek aukeraten dute foro batean gaitu ala ez gaitu
  • Gaituta - jarraipena beti egongo da gaituta foro honetan erabiltzaile guztientzat
  • Ezgaituta - jarraipena beti egongo da ezgaituta foro honetan erabiltzaile guztientzat

Eranskinaren gehienezko tamaina

Foro bateko mezuari erantsi ahal zaion fitxategiaren gehienezko tamaina lehenik eta behin Moodle guneko ezarpenetan zehazten da. Irakasleak gehienezko tamaina txikiagoa nahi izan dezake bere foro baterako. Zerbitzariaren fitxategien edukiera, ikasleek jaisteko duten abiadura eta irudien pisua oso arrazoi onak dira fitxategiei muga ipintzeko.

Kalifikazioa

Foroetako mezuak eskala bat (aldez aurretik dauden zenbakizko edo hitzezko eskalak) erabilita kalifika daitezke. Berez, irakasleek bakarrik kalifika ditzakete foroetako mezuak. Baimenak kendu funtzioak aukera ematen die ikasleei besteen mezuak kalifikatzeko (begiratu Foroaren baimenak). Tresna erabilgarria da hau ikasleen partaidetza kalifikatzeko. Foroan emandako kalifikazioak kalifikazio-liburuan jasotzen dira.

Agregazio-mota

Moodle 1.9

Moodle 1.9-tik aurrera, agregazio-mota ezar dezkaezu, bestela esanda, foro bateko mezuei emandako zein kalifikazio erabiliko den azken kalifikazioa osatzeko (mezu bakoitzerako eta foroko jarduera osorako). Hainbat eskala ez dira egokiak hainbat agregazio-motarako.

Bost aukera dago:

Kalifikazioen batez bestekoa

Kalifikazioen batez bestekoa (berezkoa) foro bateko mezuei emandako kalifikazio guztien batez bestekoa da. Bereziki erabilgarria da elkar kalifikatzeko eta kalifikazio piloa erabili behar denean.

Kalifikazioen batuketa

Kalifikatutako mezu kopurua izango da azken kalifikazioa. Erabilgaria da mezu-kopurua handia denean. Ohartu guztirakoak ezin duela fororako ezarritako gehienezko kalifikazioa baino handiagoa izan. Metodo hau irakasleak eskatutako mezu-kopuru jakin bat bidali duela onartzeko erabil daiteke. Oharra: Kalifikazioen batuketak ez du funtzionatzen "Banatutako eta elkar lotutako ezagupideak" edo pertsonalizazutako eskaletarako gehinezko kalifikazioak ezartzen duen mugagatik.

Gehineko kalifikazioa

Kalifikazio altuena izango da azken kalifikazioa. Metodo hau eraibilgarria da partaideen lanik onena azpimarratzeko, kalitate goreneko mezuak bidaltzeko eta besteentzako erantzun kopuru handia ahalbidetuta.

Gutxieneko kalifikazioa

Kalifikazio txikiena izango da azken kalifikazioa. Metodo honek mezu guztietan kalitate handia sustatzeko balio du.

Kalifikazioen batura

Erabiltzaile jakin baten kalifikazio guztiak batzen dira. Ohartu guztirakoak ezin duela fororako ezarritako gehienezko kalifikazioa baino handiago izan. Oharra: Kalifikazioen baturak ez du funtzionatzen "Banatutako eta elkar lotutako ezagupideak" edo pertsonalizazutako eskaletarako gehinezko kalifikazioak ezartzen duen mugagatik.

Kalifikazioa

Zabaltzen den menu baten bitartez aukeratzen da foroko mezuak kalifikatzean erabiliko den eskala. Begiratu "Agregazio-mota" above for options on how multiple, rated posts of a student are entered as a single grade in the gradebook.

Kalifikazioak egiteko aukera denbora-tarte honetara mugatu

Irakasleak erabaki dezake denbora tarte jakin batean bidalitako mezuak bakarrik kalifikatzea. Erabilgarria da hau irakasleak azken edukian fokalizatu nahi badu ikasleen lana eta foro edo ikastaroan erritmo jakin bat mantendu.

Blokeoa eragiteko gutxieneko mezu-kopurua

Abisua jasotzeko gutxieneko mezu-kopurua

Ikasleak (bakarrik) mezuak bidaltzeko blokeoa jasoko du denbora-tarte jakin batean zehaztutako mezu-kopurua bidali ondoren - aukera honek zehazten du abisua jaso aurretik Ikasleak bidal dezakeen mezu-kopurua. Ezarri 0 abisuak desgaitzeko.

Blokeoa eragiteko gutxieneko mezu-kopurua

Aukera honek ezartzen du ikasleak beherago ezarritako denbora-tartean bidal dezakeen mezu-kopurua. Ezarri 0 blokeoa desgaitzeko. Blokeoa desgaituta badago, abisuak ere automatikoki desgaituko dira.

Blokeoa eragiteko denbora-tartea

Moodle-ren aurreko bertsioak bazuen aukera hau. Begiratu gorago "Kalifikazioak egiteko aukera denbora-tarte honetara mugatu".

Moduluaren ezarpen bateratuak

Taldeak egin ala ez

Taldeak era ezartzeko hiru aukera daude:

  1. Talderik ez
  2. Taldeok ezin elkar ikusi - talde bakoitzak bere taldea ikus dezake bakarrik, besteak ezin ditu ikusi
  3. Taldeok elkar ikusten dute - talde bakoitza bere taldean ari da lanean, baina beste taldeak ere ikus ditzake

Taldeak era elkar ezin ikusteko moduan ezarrita badago:

Gehitu eztabaidagai berria taldeak ezin elkar ikusi erako foro batean
  • Irakasleak aukeran du gai eztabaidagai berria partaide guztientzat edo aukeratuko taldearentzat irekitzeko. Irakasleak eztabaidagai berria aukeratutako taldearentzat irekitzen badu, talde horretako partaideek bakarrik erantzun ahal izango diote. Irakasleak eztabaidagai berria partaide guztientzat irekitzen badu, ikasleek ezin izanngo diote erantzun. (Honek ziurtatzen du taldeak banatuta mantentzen direla.)
  • Ikasleek euren taldean bakarrik hasi ditzakete eztabaidak.
  • Ikasleek bere taldeko beste kide batzuk hasitako eztabaidei bakarrik erantzun ahal diete edo bere talderako irakasleak hasitako eztabaidei.

Taldeak era elkar ikusteko moduan ezarrita badago:

  • Irakasleak aukeran du gai eztabaidagai berria partaide guztientzat edo aukeratuko taldearentzat irekitzeko. Irakasleak eztabaidagai berria aukeratutako taldearentzat irekitzen badu, talde horretako partaideek bakarrik erantzun ahal izango diote.
  • Ikasleek euren taldean bakarrik hasi ditzakete eztabaidak.
  • Ikasleek bere taldeko edo irakasleak hasitako eztabaidei bakarrik erantzun ahal diete.

Irakasleek eta moodle/site:accessallgroups gaitasuna baimenduta duten bestelako erabiltzaileek, edozein foro-eztabaida ikus dezakete eta bertan idatzi, taldeak era edozein dela ere.

Oharra: Eztabaida arrunt bakarra ezin da taldeek ezin elkar ikusi eran ezarri (funtzio hau ez dago garatuta). Horren ordez, foro estandarra erabil daiteke banatutako talde bakoitzerako eztabaidagaia kopiatu eta itsatsita. Beharrezkoa bada, baimenak anulatu egin daitezke ikasleek eztabaida berriei haisera emateko aukera kentzeko.

Ikusgarri

Ezkutatu egin ahal diezu jarduera ikasleei hemen "Ezkutatu" aukeratzen baduzu. Erabilgarria da ez baduzu une horretan jarduera ikasleen esku utzi nahi.

ID zenbakia

ID zenbakia ezarrita kalifikazioak kalkulatzeko helburuarekin foroa identifikatzeko bide bat eskaintzen duzu. Jarduera ez badago inongo kalifikazio-kalkulutan zuri utzi ahal da ID zenbakia eremua.

Moodle 1.7-a baino lehenagoko ezarpenak

Note: From Moodle 1.7 onwards, forum permissions may be accessed via the Roles tab on the update/edit forum page and the override roles link.

Can a student post to this forum?

This option allows you to restrict students from posting new content in this forum. There are three options to choose from:

  1. Discussions and replies are allowed - This option leaves students unrestricted, which is the case for most forums. Thus, you choose to allow them to start new discussion topics (threads), and also to post replies within those threads.
  2. No discussions, but replies are allowed - This option should be chosen if only teachers are to be allowed to start new discussions. Students will still be allowed to reply within those threads (for example within the news forum on the site home page).
  3. No discussions, no replies - Choosing this option bars students from starting new discussion topics and replying within those threads. This is useful for the News forum when you only want teachers to post new items that appear on the course main page.

Use ratings

If you decide to rate posts on the forum, you will have to define settings of the three following aspects:

  • Users - If you want everybody to rate posts, choose 'Everyone can rate posts'. Otherwise, pick 'Only teachers can rate posts'.
  • View - If you want to keep the grades known only to the individual students graded, you should choose the option 'Students can only see their own ratings'. If there is no such a need, opt for 'Students can see everyone's ratings'.

Ikusi halaber