Testuaren formatuak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Nola eman formatua testuari

Testuren bat idazten duzunean, bi aukera izan ditzakezu formatua emateko, erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera.

Formatu automatikoa

Ohiko komunikaziorako aukera onena da hau. Testua normal idatzi, ePosta mezu bat idatzi behar bazenu bezala.

Zure testua gordetzerakoan, Moodle-k automatikoaki ondoko aldaketak egngo ditu.

  • http://moodle.org edo www.moodle.com motako helbideak lotura bihurtuko ditu.
  • Lerro-jauzia mantenduko dira, eta linea hutsak parrafo berria ezarriko du.
  • Aurkegieren ikonoak (:- adibidez) grafiko bihurtuko dira.
  • HTML kodea ere txerta dezakezu eta errespetatuko da.

HTML formatua

Formatu hau aukeratzen baduzu, testua HTML hutsa dela suposatuko da. HTML editorea erabiltzen baduzu testua editatzeko, orduan hau da zure lehenetsitako formatua eta editoreak kodea sortuko du.

HTML editorea erabilita ere, kodea zuzenean txerta dezakezu testuan.

Formatu automatikoan ez bezala, molde honetan ez da ezertxo ere prozesatuko.

Testu laua

Formatu hau erabilgarria da HTML kodea duten blokeak txertatzeko, eta horrela idatzita zeuden bezala erakusteko.

Itzultzen duen bakarra espazioak eta lerro berriak dira, gainerakoa zegoen-zegoenean uzten da.

Markdown testu-formatua

Markdown formatuaren helburua XHTML delakoan ondo formateatutako orrien idazketa erraztea da. Horretarako, idatzitako testua baino ez du erabiltzen -ePostako mezu bat idatzi bazenu bezala-.

Goiburuak eta zerrendak dituen orriak idazteko balio du baina argiatsun handiz eta esteka edo irudi askorik gabe. Aukera egokia da baldin eta sortu beharreko orriaren irisgarritasuna garrantzizkoa bada.

Honen berri zehatzago izateko, ikus http://daringfireball.net/projects/markdown/syntax

Moodle 1.6


Moodle-ren 1.6 bertsioak formatu honen ezaugarriak zabaldu ditu. Ikus http://www.michelf.com/projects/php-markdown/extra/