Egutegia

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Egutegiak ondoko ekitaldiak erakusten ditu:

  • Gunea (talde guztiek ikusi ahal dute ekitaldia - kudeatzaileak sortutakoa)
  • Ikastaroa (ikastaroko partaideek ikusi ahal dute ekitaldia - irakasleak sortutakoa)
  • Taldea (taldekideek ikusi ahal dute ekitaldia - irakasleak sortutakoa)
  • Erabiltzailea (erabiltzaileak ikusi ahal du ekitaldia - erabiltzaileak sortutakoa)

Ikastaroko jarduerei — zereginak, galdetegiak e.a.- data itxiak emanda egutegian agertuko dira ikastaroko ekitaldi gisa.

Aurreko edo ondorengo hilak ikus ditzakezu Egutegian egungo hilaren izenaren alboetan dauden ezker/eskuin geziei sakatuta. Adierazi egiten da egungo data.

Ekitaldiak egutegira gaineratzen dira eta erabiltzaile bakarrari, zuk definitutako taldeei edo zure ikastaroei lotu ahal zaizkio. Ekitaldi-kategoriak ezkutatu edo erakutsi egin ditzakezu egutegiaren azpian dauden koloreei sakatuta. Honek erraztu egin dezake egutegiaren irakurketa (bereziki egutegian ekitaldi asko badaude). Adibidez, Talde-ekitaldien datak ezkutatu nahi badituzu (zuk sortutako ikasle-taldeei ezarritako ekitaldiak), sakatu "Taldea"ri Egutegia blokearen azpiko aldean. Ondorioz, ezkutatu egingo dira talde-ekitaldiak, eta kolorea desagertu egingo da egutegiko esteketatik. Ekitaldiak berriz ere agertzeko, sakatu berriz Taldeak estekari.

Bai egunari dagokion pantailak bai hilari dagokionak goian eskubi aldean dute Hobespenak botoia. Botoi honek ondorengoak dituen orri batera eramango zaitu: 'Datozen ekitaldien gehienezko kopurua' eta 'Datozen ekitaldiei begira' ezarpenek Datozen ekitaldiak blokeak informazioa nola erakutsiko duen zehazten dute. Aldatu egin ditzakezu ezarpen hauek zure beharren arabera. Aldaketak bukatutakoan, sakatu Aldaketak gorde-ri.

Ikusi halaber