Egutegiaren aukeren zehaztasunak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Aukerak

Ordu-formatua

Aukera honek orduak egutegiak nola agertuko diren kontrolatzen du. 12 edo 24 orduko formatua aukera dezakezu. "Berezkoa" aukeratzen baduzu gunean zuk erabiltzen duzun hizkuntzaren araberakoa izango da automatikoki formatua.

Asteko lehenengo eguna

Hil guztietako egutegiak nola erakutsiko diren zehazten du aukera honek. Erabili nahi duzun erara egokitzeko.

Datozen ekitaldien gehienezko kopurua

Aukera honek erakutsiko diren datozen ekitaldien gehienezko kopurua zehazten du. Zenbaki handia aukeratzen bada, pantailaren zati handi bat hartuko dizu, seguruenik.


Datozen ekitaldien hasierako epea

Aukera honek ekitaldi batek zenbat egunen buruan hasi behar duen gehienez datozen ekitaldi gisa agertzeko zehazten du. Geroago hasten direnak ez dira erakutsiko datozen ekitaldi gisa. Mesedez, erreparatu ez dela ziurtatzen data tarte horretako ekitaldi guztiak erakutsiko direnik; gehiegi badira (Datozen ekitaldien gehienezko kopuruan ezarritakoak baino gehiago) geroagokoak ez dira erakutsiko.


Iragazkiaren zehaztasunak gogoratu

Gaituta badago, Moodle-k ekitaldi-iragazkiaren azken zehaztasunak gogoratuko ditu eta sartzen zaren bakoitzean automatikoki berreskuratuko ditu.