Jauziak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Jauziek zehazten dute ikasle batek ikasgaiko aukera bat egindakoan zer gertatuko den. Ikasgaien orri askoren ezaugarri dira jauziak.

Jauzi-motak

Erantzun bakoitzak esteka baterako orri-jauzia du. Erantzun bat aukeratzen denean adorea emateko mezua erakusten zaio ikasleari. Adore-mezua ikusi ondoren estekarako orri-jauzia gertatzen da.

Esteka erabatekoa edo erlatiboa izan daiteke. Erlatiboak «Orri hau» eta «Hurrengo orria» dira.

«Orri hau» estekak ikasleak orri bera berriz ikusiko duela adierazten du. «Hurrengo orriak» orrien orden logikoan jarraian datorren orria erakutsiko dio. Erabateko esteka orriaren izenburua aukeratuta erabakitzen da.

Oharra: orrien ordena aldatzen bada «Hurrengo orria» orri-jauziak (erlatiboa) beste orri bat erakutsi ahal du. Orriaren izenburua duen erabateko esteka erabiltzen denean beti aukeratutako orria erakutsiko da, nahiz eta ordena aldatu.

Jauziak aukeratu

Zabaltzen den menua dago «Hurrengo orria», «Orri hau» eta «Aurreko orria&raquo bezalako jauzi erlatiboak zerrendatzen dituena; eta geroago azalduko ditugun hainbat orri berezi. Ia bukatutako ikasgai batean erabateko jauzi asko zerrendatuko dira seguruenik. Irasleak aukeratzen du zabaltzen den menuak zein orritara egingo duen jauzi ikasleak erantzun eta benetako erantzuna ikusi ondoren.

Erantzun (galderetan) edo Deskribapen bakoitzak (Adar-tauletan) jauzi-esteka bat du. Ikasleak bere erantzuna aukeratu ondoren, benetakoa ikusiko du. Ikasleak benetako erantzuna irakurri eta «Jarraitu» aukeratuko du. Honek bere erantzunerako Jauzi-estekan zerrendatzen den orrira eremango du ikaslea.

Ohartu «Hurrengo orria» bezalako jauziak (erlatiboa) orri ezberdina erakutsi dezakeela orriak mugitu ondoren baina orrien izenburuak erabiltzen dituzten Jauziek (erabatekoak) beti erakusten dute orri bera nahiz eta orriak mugitu.

Jauzi bereziak

Jauzi bereziak nabigazio-orri gisa erabiltzen dira ikasgaia, adibidez «Adar-bukaera» «Cluster-hasiera» y «Cluster-bukaera». Kontuz erabili beharrekoak dira.

Adar batean bisitatu gabeko orria

Honek adar-taula honen eta Ikasgaiaren Bukaeran edo hurrengo Adar-bukaeraren artean ikusi gabeko (ikasleak saiakera honetan) orri batera eramango du.

Ausazko galdera adar batean

Ausazko adarra

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)