Adar-taula gehitu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Zer dira adarrak?

  1. Adar-taulak ikasgaiaren beste orri batzuetarako esteka-multzoa duten orriak baino ez dira. Normalean Eduki-taula bezala jokatzen duen adar-taula batekin hasten da ikasgaia.
  2. Adar-taula baten esteka bakoitzak bi osagai ditu: deskribapena eta helburu-orriaren izenburua.
  3. Adar-taulak adar (edo atal) multzo batean banatzen du ikasgaia. Adar bakoitzak hainbat orri izan dezake (ohikoa da gai beraren ingurukoak izatea). Adarraren bukaera normalean Adar-bukaera orri batekin adierazten da. Orri berezia da hau eta berez aurreko adar-taulara eramaten du ikaslea. Adar-bukaera orriko "itzulera" aldatu egin ahal da hala nahi izanez gero, orria editatuta.
  4. Ikasgai batean adar-taula bat baino gehiago egon daiteke. Adibidez, eraginkorra izango litzateke ikasgaiaren egituran gai espezializatuak adar nagusien azpi adarrak izatea.
  5. Garrantzizkoa da ikasleei ikasgaia bukatzeko bitartekoa eskaintzea. "Ikasgaia bukatu" esteka adar-taula nagusian sartuta egin daiteke hau. Ekintza honek Ikasgai-bukaera orrira (imaginarioa) egingo luke jauzi. Beste aukera bat hauxe da: ikasgaiaren azken adarra erabiltzea (orden logikoaz ari gara hemen "azkena" esaten) besterik gabe ikagaiaren amaierara arte jarraituz, hau da, ikasgaia ez da Adar-bukaera orri batekin bukatzen.

Orri-jauzia

Erantzun bakoitzak (galdera batena) edo Deskribapenak (adar-taularena) esteka baterako orri-jauzia du. Erantzun bat aukeratzen denean ikasleari iruzkina erakusten zaio. Iruzkina ikusi ondoren estekarako orri-jauzia gertatuko da. Esteka hau erabatekoa izan daiteke edo erlatiboa. Esteka erlatiboak Orri hau eta Hurrengo orria dira. Orri hau-k adierazten du ikasleak berriz ere orri bera ikusiko duela. Hurrengo orria-k orrien orden logikoan atzetik datorren orria erakusten du. Erabateko esteka orriaren izenburua aukeratuta zehazten da.

Oharra: orrien ordena aldatzen baduzu Hurrengo orria orri-jauziak (erlatiboa) beste orri bat erakutsi ahal du. Orriaren izenburua duen erabateko esteka erabiltzen denean beti erakutsiko du aukeratutako orria nahiz eta ordena aldatu.

Jauzi bereziak

Adar batean ikusi gabeko galdera

Jauzi honek auzaz eramango du ikaslea adar-taula honen eta ikasgai-bukaera edo hurrengo adar-bukaeraren artean saiakera honetan ikusi gabe duen orri batera.

Ausazko galdera adar batean

Adar-taula honen eta ikasgai-bukaera edo hurrengo adar-bukaeraren artean ausaz aukeratutako galdera batekin lotzen du. Ikasleak galdera ikusia badu eta erantzuteko saiakerak 1 baino gehiago badira, galdera horri dago(z)kion puntua(k) irabazteko beste aukera bat emango zaio. Saikera bakarra ezarri bada, galderari ez zaio jaramonik egingo eta ausaz beste galdera bat erakutsiko zaio.

Ausazko adar-taula

Adar-taula honen eta ikasgai-bukaera edo hurrengo adar-bukaeraren artean ausaz aukeratutako adar-taula batera egingo du jauzi.

Adar-taula sortzen

Adar-taula ikasgaiaren orriak sortu ondoren sortzea a onena. Ikasgaiaren Orri guztiak ikusi-ra joan behar zenuke. Orri bakoitzaren gainean esteka bat ikusiko duzu: Adar-taula gehitu. Erabaki adar-taula sortu nahi duzun eta sakatu estekari. Adar-taularen izena zehaztu beharko duzu (adibidez, Edukiak) eta ondoren adar-taulan garatuko d(ir)en gai(ar)en inguruko sarreratxo bat idatzi.

Ondoren, adar bakoitzaren izena eman beharko dugu eta adar bakoitzak zein orritara egingo duen jauzi adierazi.