Ikasgaiaren ezaugarriak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ezaugarriak

  • Orri-multzo batek osatzen du ikasgaia, eta aukeran, abartze edo eduki taulek.
  • Orri bakoitzak edukiren bat du eta, orokorrean, galdera batekin bukatzen da.
  • Orri bakoitzak, orokorrean, erantzun-multzo bat eskaintzen du.
  • Ikasgaiaren edukiak zati edo orri txikiagotan banatuko dira eta zatika erakutsiko zaizkio ikasleari.
  • Ikasleek galderei erantzundakoan bakarrik eskuratuko dituzte ikasgaiaren ondorengo orriak.
  • Erantzun bakoitzak jauzi bat du lotuta. Jauzia erlatiboa izan daiteke -orri hau, hurrengo orria- edo erabatekoa -ikasgaiaren orri bat zehaztuta edo ikasgaiaren bukaera.
  • Erantzun zuzenek ikasgaiaren edo adarraren bukaera eramaten dute.
  • Erantzun okerrak zigortu egiten dira berriz ere eduki bera edo ikasgaiaren zati gehigarriren bat erakutsiz edo ikasgaiaren edo adarraren hasierara eramanez.
  • Hauek dira galdera motak Aukera anitzekoa, Erantzun laburra, Egia/Gezurra, Lotzekoak eta Zenbakizkoak.
  • Ikasleak ikasgaia osatzen ez badu, berriz ere ekiten dionean aukeran izango du hasieratik hasi edo emandako azken erantzun zuzenetik hasi.
  • Berriz hartzea baimentzen duen ikasgaian, ikasleak berriz egin dezake ikasgaia notarik altuena lortu arte.