Gehitu/editatu ikasgaia

MoodleDocstik
(Hemendik dator Ikasgaia gehitu)
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Orri hau eguneratu behar litzateke. Horretarako komeniko litzateke orriaren edukia arretaz aztertzea eta beste hizkuntzetako bertsioekin alderatzea.(Ikusi eguneratu beharreko orri gehiago )

Nola sortu ikasgaia

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Edizioa desaktibatuta badago, sakatu Aktibatu edizioa.
  3. Aukeratu zein koadro edo ataletan gaineratu nahi dugun ikasgaia.
  4. Sakatu "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Ikasgaia".
  5. Identifikatzeko datuak dituen formularioa eta nahi diren ezarpenak bete.
  6. Sakatu Aldaketak gorde.
  7. Sakatu sortutako ikasgaiaren izenean eta bete orriak, galderak, erantzunak eta nahi diren jauziak.
  8. Sakatu Aldaketak gorde.

Garrantzizkoa

  • Ikasgaiari kalifikazioa ezartzeko beharrekoa da gutxieneko galdera-kopurua.
  • Gogoratu automatikoki gaineratuko zaiola ikasgaiaren egutegiari amaiera-data, baldin badago.

Iradokizunak

  • Ikasgai formatiboa ala ebaluatzailea egin dezakegu ikasgaia errepikatzen utzita.
  • Erantzunetarako ez bada HTML editatzailea erabili behar, arinagoa izango da eta zailtasun gutxiago izango du testu estandarrerako kutxak erabiltzea.
  • Orriaren izena duen esteka absolutoa erabiltzen bada, beti erakutsiko du aukeratutako orria nahiz eta ordena aldatu.
  • HTML kodea kopiatu eta ikasgairen orrietan itsasten badugu, hasierako eta bukaerako "html" eta "body" etiketak kendu behar ditugu.

Ikasgaiaren ezarpenetarako leihoa irekita laguntza-fitxategi ezin hobeak daude. Ikastaroko jarduera bakoitzak bere ezarpenak ditu. Jarduera berria sortzean, Moodle-k lehen lehenik ezarpenak aztertzera eramango zaitu. Ikasgaiaren diseinu edo konpolazioaren edozein unetan dago ikasgaiaren ezarpenak editatzeko aukera (eta zenbaitetan beharra).

Ikasgaiaren ezarpenak berrikusi eta aldaketak gorde ondoren, orrien zerrendara itzuliko zara gehitu, editatu, mugitu edo ezabatu aukerarekin.

Moodle 1.5 eta 1.6ko ezarpen gehiegarrien artean aldea dago. Mesedez, ohartu taldeen ezarpenaren kategoria erakusten dela.

Denbora-neurgailua

Aukera honekin ikasgaia egiteko gehienezko denbora ezarriko duzu. Ikasleek neurgailua ikusiko dute JavaScript-en eta datu-basean erregistratuko da denbora. JavaScript-aren izaera inkonsistentea dela-eta, denbora-neurgailuak ez du deskonektatzen ikaslea ikasgaiaren denbora amaitzen denean, baina mugatik aurrera erantzundako galderak ez dira kontabilizatuko. Denbora datu-basean egiaztatzen da ikasleak galdera bat bidaltzen duen bakoitzean.

Idatzi minutu-kopurua denbora-muga adierazteko.

Ikasgaiaren gehienezko erantzun/adar kopurua

Balore honek irakasleak erabiliko duen gehienezko erantzun-kopurua adierazten du. Berezko balorea 4 da. Ikasgai batek EGIA edo GEZURRA galderak bakarrik erabiltzen baditu, 2 balorea eman diezaiokegu.

Balore hau ikasgaian erabiliko diren gehienezko kapitulu-kopurua adierazteko ere erabiltzen da.

Era seguruan edita dezakezu balore hau dagoeneko sortutako ikasgaietan. Gainera, beharrezkoa izango da aukera anitzeko galdera bat gaineratu edo kapitulu-kopurua handitu nahi baduzu. Galderak edo kapituluak gaineratu ondoren ere txikitu dezakezu balorea "estandar"rago batera.


Kalifikatzeko aukerak

Praktikarako ikasgaia

Praktikarako ikasgaiak ez dira kalifikazio-liburuan erakutsiko.

Pertsonalizatutako puntuazioa

Aukera honekin erantzun bakoitzari zenbakizko balore bat ezarriko diozu. Balore positiboak edo negatiboak izan ditzakete galderek. Automatikoki ezarriko zaie inportatutako galderei puntu 1 erantzun zuzeneko eta 0 puntu erantzun okerreko. Dena dela, inportatu ondoren alda dezakezu zuk hori.

Ikasgaiaren kalifikazioa

Balore honek ikasgaian lor daitekeen gehienezko kalifikazioa adierazten du. %0tik 100rako tartea dago. Edonoiz alda daiteke balore hau. Aldaketek berehalako eragina izango dute kalifikazio-orrian eta ikasleek hainbat zerrendatan ikusiko dituzte euren kalifikazioak. Kalifikazioan 0 ezartzen bada ikasgaian ez da agertuko inongo kalifikazio-orririk.

Ikasleari berriz utzi ikasgaiari ekiten

Aukera honek ezartzen du ikasleek behin baino gehiagotan ekin ahal dioten ikasgaiari. Irakasleak erabaki dezake ikasgaiaren materiala sakon ezagutu behar dutela ikasleek eta horrelakoetan utzi egin beharko lioke ikasleari ikasgaia errepikatzen. Bestalde, materiala azterketa gisa erabiltzen bada, ez litzaioke horretan utzi behar.

Ikasleei ikasgaia errepikatzen uzten zaienean, Kalifikazio-orrian agertzen den kalifikazioa kalifikazioen bataz bestekoa ala errepikapenetan izandako emaitza onena izango da. Ondorengo parametroak zehazten du kalifikazio-era horietatik zein erabiliko den.

Kontuan izan Galdera-analisiak beti erabiltzen duela lehenengo saiakeraren erantzuna eta ez direla kontuan hartzen ondorengo saiakerak.

Berazko balorea Bai da eta, beraz, ikasleek errepikatu egin ahal dute ikasgaia. Espero izateko da oso baldintza zehatzetan bakarrik aukeratzea Ez.

Errepikapenen kudeaketa

Ikasleei ikasgaia errepikatzen edo berriz ekiten uzten zaienean, aukera honen bidez zehaz dezake irakasleak ikaslearen azken kalifikazioa zein motatakoa izango de, adibidez, kalifikazio-orrian. Bataz bestekoa izan daiteke, lehenengoa edo ikasgaiaren saiakera guztietan lortutako onena.

Aukera hau edonoiz alda dezakezu.

Erakutsi orain arteko puntuazioa

Behin behineko puntuazioa: Aukera hau eginda, orri bakoitzak guztira lor zitezkeenetatik zenbat puntu lortu dituen ikasleak erakutsiko du. Adibidez, ikasleak 5 puntuko lau galdera ondo erantzun baditu eta batean kale egin badu, behin behineko puntuazioa 15/20 puntu izango da.


Fluxuaren kontrola

Ikasleari berrikusten utzi

Aukera honekin ikaslea atzera itzul daiteke erantzunak aldatzeko.

Berrikuspen-botoia erakutsi

Aukera honekin oker erantzundako galdera baten ondoren botoi bat erakusten du, ikasleari berriz ere erantzuteko aukera emanez. Ez da entsegu-galderekin bateragarri eta, beraz, ez duzu aukeratu behar galdera-mota hori erabiltzen ari bazara.

Gehienezko saiakera-kopurua (ikasleko)

Balore honek zehazten du ikasleek zenbat saiakera egin dezaketen ikasgaiaren edozein galderari erantzuteko. Erantzunik ez duten galderetan, galdera laburrak edo zenbakizkoak adibidez, balore honek ikasgaiaren hurrengo orrira bidali aurretik zenbat aldiz erantzun daitekeen adierazten du.

Berezko balorea 5 da. Balore txikiek ikasleari animoa ken diezaiokete galderari erantzun baino lehen. Balore handiek frustrazioa sor dezakete.

1 balorea ezartzen badugu galdera bakoitzari erantzuteko aukera bakarra ematen diogu ikasleari. Honek galdetegien jokaeraren antzekoa erakusten du baldin eta galdera bakoitza orri batean aurkezten ez bada.

Ohartu balore hau parametro globala dela eta ikasgaiaren galdera guztiei aplikatzen zaiela galdera-mota kontuan hartu gabe.

Gogoan izan parametro hau ez dela aplikatzen irakasleak galderak egiaztatzen dituztenean edo ikasgaian zehar nabigatzen dutenean. Ez da erregistratzen datu-basean egindako saiakera-kopurua eta ezta irakasleek lortutako kalifikazioak. Irakasleek erantzunak jakin beharko lituzteke, alajaina!

Erantzun Zuzenen ondorengo Ekintza

Ekintza normala erantzunean zehaztutako orri-jauzia egitea da. Kasu gehienetan ikasgaiaren hurrengo orria erakutsiko da. Ikaslea hasieratik bukaerainoko ibilbide logiko batetik eramaten da ikasgaian zehar.

Hala ere, Ikasgaia modulua txartel (flash-cards) bidezko zeregina bailitzan ere erabil daiteke. Ikasleari informazioren bat erakusten zaio (aukeran) eta galdera bat egiten zaio, normalean ausaz. Ez dago ezarritako hasiera eta bukaerarik, orden zehatzik gabe bata bestearen atzetik erakusten diren txartel multzo bat baizik.

Aukera honek txartelen jokaeraren antzeko bi aldagaitarako aukera ematen du. "Ikusi gabeko orrira joan" aukerak ez du inoiz erakusten orri bera (nahiz eta ikasleak orri edo txartelarekin lotutako galderari zuzen erantzun ez). Beste aukerarekin ("Erantzun gabeko orria erakutsi") ikasleak agin aurretik ere agertu diren orriak ikus ditzake baina lotutako galderari zuzen erantzun ez badio.

Txartelen bidezko ikasgaietan irakasleak aukeran du ikasgaiaren orri/txartel guztiak ala ausazko azpimultzo bat bakarrik erabili. Hau "Erakutsi beharreko Orri (Txartel) kopurua" parametroaren bitartez egiten da.

Ikasgaiaren gutxieneko galdera-kopurua

Ikasgaiak adar-taula bat edo gehiago dituenean ezarri behar du irakasleak parametro hau. Balore honek kalifikazioa kalkulatzeko ikusi beharreko guxieneko galdera-kopurua zehazten du, baina ez ditu behartzen ikasleak ikasgaiaren galdera asko erantzutera.

Parametro hau adibidez 20an ezarriz gero, kalifikazioak gutxienez galdera-kopuru hori ikusi duten ikasleei emango zaizkiela ziurtatzen da. Har dezagun adibidez 5 orri dituen ikasgairen adar bakarra ikusi eta horiekin lotutako galdera guztiei zuzen erantzuten dien ikaslearen kasua. Eta ondoren ikasgaia bukatzea erabakitzen du (suposatu egiten da, arrazoizkoa delako, maila goreneko Adar-taulan aukera hori dagoela). Parametro hori ezarri ezean, bere kalifikazioa 5etik 5 izango litzateke, hau da, % 100. Baina, balorea 20an ezarri badugu, kalifikazioa 20tik 5 izango litzateke, hau da, % 25. Adar guztiak pasatzen dituen beste ikasle baten kasuan eta,adibidez, 25 orri ikusi eta bi izan ezik gainontzeko galdera guztiei zuzen erantzun badie, kalifikazioa 25etik 23 izango litzateke, hau da, % 92.

Parametroa erabiltzekotan, ikasgaiaren hasiera orriak honelako zerbait esan beharko luke:


Ikasgaia honetan gutxienez n galderari erantzutea espero da. Gehiagori ere erantzun ahal diozu, hala nahi izanez gero. Baina, n galderari baino gutxiagori erantzuten badiozu zure kalifikazioa n galderari erantzun bazenio bezala kalkulatuko da.

Jakina, "n" parametro honi emandako benetako balorea izango da.

Parametro honek adierazten die ikasleei zenbat galderari erantzun dioten eta zenbati erantzutea espero den.


Erakutsi beharreko Orri (Txartel) kopurua

Balore hau Txartel-motako (Flash Card) ikasgaietan bakarrik erabiltzen da. Berezko balorea zero da eta horrek adierazten du Orri/Txartel guztiak erakutsiko direla ikasgaian. Balorea zero ez denean orri-kopuru hori erakutsiko da. Orri/Txatel kopuru hori erakutsitakoan ikasgaiaren bukaera dator eta ikasleak lortutako kalifikazioa erakusten da.

Ezarritako balorea ikasgaiaren orri-kopurua baino handiagoa bada orri guztiak erakutsiko dira.

Ikasgaiaren Formatua

Diapositiba-emanaldia

Aukera honekin ikasgaia diapositiba emanaldi bat bezala erakusten da, pertsonalizatutako zabalera, altuera eta azpiko kolore fijoekin. CSS-n oinarritutako hara eta hona ibiltzeko barra erakutsiko da orriaren edukiak ezarritakoa baino zabalera edo altuera handiagoa badu. Berez, galderak diapositiba emanaldi modutik "atera" egingo dira, eta orriak (hau da, adar-taulak) bakarrik erakutsiko dira diapositiba batean. Hizkuntzak berez etiketatutako botoiak, "Hurrengoa" eta "Aurrekoa" besteak beste, diapositibaren eskubiko eta ezkerreko muturretan agertuko dira aukera hori egiten bada orrian. Gainontzeko botoiak diapositibaren azpian agertuko dira, erdian.

Diapositiba emanaldiaren zabalera eta altuera adieraz dezakegu diapositibek izango duten pixel-kopuruaren bidez. Diapositiba emanaldiaren azpiko kolorea diapositiben kolorerako 6 letrako kodearen araberakoa izango da.

Ezkerreko menua erakutsi

Aukera honek ikasgaiaren orrien (adar-taulen) zerrenda erakusten du. Galdera-orriak, konglomeratuen orriak, e.a. ez dira berez erakusten (erantzun-orriak erakustea aukera dezakezu galderak aukera hori markatuta).

Sarbide-kontrola

Pasahitzez babestutako Ikasgaia

Aukera hau eginda, ikasleak pasahitza idatzi beharko du ikasgaian sartu nahi badu.

-ren menpekoa

Moodle 1.6

1.6 bertsioan ikasgai bat beste baten menpekoa izan daiteke.


Denbora tartean eskuragarri

Hemen zehaz dezakegu ikasgaia noiz ireki eta noiz itxiko den.

Besterik

Adar-ikuspegia

Aukera honek ikasgaiaren orri eta galderen zerrenda esteka gisa erakutsiko digu. Orriak urdin agertuko dira eta galderak gorri. Orri asko duten ikasgaietan zeharreko nabigazioa errazten du honek.

Puntuazio altuak erakutsi

Ikasgaian izandako puntuazio altuenak dituen zerrenda erakutsiko da. Puntuazio altua lortu duten ikasleek pertsonalizatutako izena aukera dezakete zerrendan agertzeko. 'Hitz ezegoki'etarako iragazkia dago lizunkeriak-eta erabiltzen ez uzteko.

Puntuazio altuak ez dira agertuko "Praktikarako ikasgaia" aukera aktibatuta badago".

Erakutsi beharreko puntuazio altuen kopurua

Idatzi zenbaki bat erakutsi beharreko puntuazio altuen kopurua zehazteko.

Ikasgai honen ezarpenak berezko balore gisa erabili

Ikasgaia gorde aurretik aukeratu "Bai" eta ikasgairako aukeratutako ezarpenak izango dira berezko baloreak ikastaro honetan hurrengoan sortzen duzun ikasgaian.

Ikaslearen saiakerak ezabatu ikasgai honetan (erabiltzailearen id-a)

Idatzi hemen erabiltzaile-izen bat eta sakatu "Aldaketak gorde" erabiltzaile horren saiakera eta kalifikazio guztiak ezabatzeko.

Ikasleentzat ikusgarri

Ikasleei ikasgaia erakustea eta ezkutatzea ahalbidetzen du.

Ikasgaiaren lehen orria gaineratzen

Ikasgaiaren ezarpenak definitu ondoren (goian), ikasgaia agertzen da eta Zer egin nahi duzun lehenik? galdetzen dizu:

  • Galderak inportatu
  • Adar-taula gaineratu
  • Galdera-orria hemen gehitu (irakurtzeko, joan 'Ikasgaia ikusi'ra)