Nabigazioa berrikusi

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Nola berrikusi ikasgai bateko nabigazioa

Pausuak

  1. Irakasle edo kudeatzaile gisa, joan ikastaroaren orri nagusira.
  2. Berrikusi beharreko ikasgaia aukeratzeko bi era ditugu. Lehenengoa: aukeratu berrikusi nahi dugun ikasgaia, ikastaroaren koadro edo ataletan bilatuta. Berrikusi beharreko ikasgaia aukeratzeko beste modua: Sakatu Ikasgaiak Jarduerak menuan. Aukeratu zein ikasgai berrikusi nahi dugun, ikastaroko ikasgaien zerrendan bilatuta.
  3. Berrikusi beharreko ikasgaia aukeratu ondoren:
  4. Sakatu aukeratu dugun "Ikasgaia"ren izenean.
  5. Hurrengo leihoak ikasgaiaren orden logikoa erakutsiko digu. Leihoaren azpiko aldera joan eta sakatu "Berrikusi nabigazioa" esteka.
  6. Ondoren, ikasgaiaren orri bakoitza ikusi eta baldin badaude, erantzun orrien bukaerako galderei.
  7. Gure erantzunen emaitzak zehaztuko du zein izango den aurkeztu beharreko hurrengo orria.
  8. Ikasgaiaren azken orria bukatzean ikasleak lortutako kalifikazioa erakutsiko dela adieraziko digu.

Iradokizunak

  • Erantzun okerrekin egin dezakegu proba ikasleen lortuko luketen feedbacka eta erakutsiko den orria ikusteko.
  • Gogoan izan "Erantzun zuzenaren ondorengo ekintza"n Bai aukeratuta, ikusi edo erantzun gabeko orria erakutsiko duela. Honek bakoitzean era aleatorioan erakutsiko dizkigu orriak