Galderak inportatu

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Galderak inportatu

Funtzio honek testu-fitxategietatik galderak inportatzeko aukera ematen du, formulario baten bidez igota.

Erabil daitezkeen formatuak hauek dira:

  • aiken
  • aon
  • blackboard
  • coursetestmanager
  • examview
  • gift
  • hotpot
  • learnwise
  • missingword (hitz galdua)
  • Multirrespuesta
  • qti2
  • webct
  • xhtml
  • xml


GIFT formatua

GIFT galderak inportatzeko aukeran dauden formatu guztietatik Moodlerekin ondoen moldatzen dena da. Bere diseinuak erraz uzten dio irakasleari galderak testu-fitxategi batean idazten. Erantzun anitzeko galderak onartzen ditu, Egia ala Gezurra erakoak, Laburrak, Lotu erakoak eta zenbakiz erantzutekoak, eta baita hutsuneak betetzekoak ere ________ eran txertatuta. Hainbat galdera mota nahas daiteke testu-fitxategi bakar batean eta formatu honek iruzkinetarako lerroak, galderen izena, atzeraelikadura eta kalifikazioen ehuneko-zenbatekoa (bataz bestekoa) ezartzeko aukera ere ematen du. Hona hemen hainbat adibide:

Who's buried in Grant's tomb?{~Grant ~Jefferson =no one}
Grant is {~buried =entombed ~living} in Grant's tomb.
Grant is buried in Grant's tomb.{FALSE}
Who's buried in Grant's tomb?{=no one =nobody}
When was Ulysses S. Grant born?{#1822}


Aiken

Aiken formatua erantzun anitzeko galderak sortzeko era erraza da, aisa irakurtzen den formatua erabilita. Formatuaren adibide bat:

¿Zein da lehen zainketen helburua?
A. Bizia salbatzea,kalte gehiago ekidin, osasun egoera egokia mantendu.
B. Mediku edo osasun tratamendua eman.
C. Kalte gehiago ekidin.
D. Biktimei laguntza eskatzen lagundu.
ERANTZUNA: A


Hutsunea bete

Formatu honek erantzun anitzeko galderak bakarrik onartzen ditu. Galderak tilde batekin (~) banatzen dira eta erantzun egokiaren aurretik (=) zeinua ezartzen da. Adibidez:

Gure gorputzaren zatiak aztertzean zera argi gara ikertzen:
{=anatomia eta fisiologia ~reflexologia ~zientzia ~esperimentua}, eta neurri batean
bizitzaren ikertzaileak gara.


AON

Hutsuneak bete bezalakoa da baina inportatu ondoren galderak launaka batzen dira egokia aukeratzeko.

Inportatzean, gainera, erantzun anitzeko galderak aleatorioki nahasten dira.

Izena galdetegien ezaugarrien garapenari bultzada eman zion entrepesa baten omenez eman zitzaion.


Blackboard

Formatu honek Blackboard programaren galderak esportatu ezaugarriarekin gorde diren galderak inportatzeko aukera ematen du. XML funtzioak dagozkien PHPetan batzeko gaitasunean oinarritzen da.


Course Test Manager

Formatu honek Course Test Manager galdera-banku batean gordetako galderak inporta ditzake. Microsoft Acces formatuko galdera-bankua eskuratzeko era asko dago, Moodle Windows edo Linux zerbitzari batean ari den kontuan hartuta:

  • Windows-en beste edozein fitxategi bezala igo beharko dugu datu-basea, datuak inportatzeko.
  • Linux-en, ODBC Socket Server softwarea instalatu beharko dugu, Linux zerbitzaritik Moodlera datuak igortzeko XML erabiltzen duena.


Norberarena

Inportatu nahi duzun zeure formatua baduzu, mod/quiz/format/custom.php editatuta inplementa dezakezu.

Beharko den kode berri kopurua txiki samarra da -nahikoa izango da testu galdera bakarra aztertuta-.

Formatu gehiago ari da garatzen, WebCT, IMS QTI eta Moodleren erabiltzaileek gaineratu nahi duten beste edozein barne.