Galdera-mota: Egia/gezurra

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Ikasleak bi aukera baino ez ditu galdera hauei erantzuteko: Egia ala Gezurra. Galderaren edukiak irudia edo html kodea izan dezake.

Feedback-a gaituta badago, ikasleari feedback-mezu egokia erakutsiko zaio erantzuna eman ondoren. Adibidez, erantzun egokia "Gezurra" bada, baina berak "Egia" erantzuten badu (okerra, beraz) "Egia" feedback-a erakutsiko zaio.

Ohartu Ikasgaia moduluko Egia/Gezurra galdera-mota ezberdina dela. Ikasgaian Aukera Anitzkeo galdera-mota bezalakoa da baina bi erantzun baino ez dituena. Begiratu Ikasgaiak#Ikasgaiaren_galdera-motak.

Galderak sortu

  1. Aukeratu galdera-kategoria
  2. Eman galderari izen esanguratsua - honek lagundu egingo dizu galdera-bankuan errazago aurkitzen.
  3. Idatzi galdera 'galderaren testua' eremuan.
  4. Aukeratu erakutsi beharreko irudia galderari irudi bat gehitu nahi badiozu. Ikasleari galderaren testuaren ondoren agertuko zaio, aukeren aurretik.
  5. Ezarri 'galderaren berezko kalifikazioa' (hau da, galdera honek izan dezakeen gehienezko puntuazioa).
  6. Ezarri 'Penalizazio faktorea' (begiratu Penalizazio-faktorea beherago).
  7. Moodle 1.7+: Nahiz izanez gero, gehitu feedback orokorra. Hau da ikasleari agertuko zaion testua galderari erantzun ondoren.
  8. Aukeratu erantzun egokia - egia ala gezurra.
  9. Bukatzeko, gaineratu 'egia' eta 'gezurra' erantzunetarako feedbacka.
  10. Sakatu 'Aldaketak gorde' botoiari galdera kategoriari gehitzeko.

Penalizazio-faktorea

'Penalizazio faktorea' galdera egokitze-moduan erabiltzen den galdetegi batean erabiltzen denean bakarrik aplikatzen da - hau da, ikasleak galdera baterako hainbat saiakera dituenean baita galdetegiaren saiakera berean ere. Penalizazio faktorea 0 baino handiagoa denean, ikasleari proportzio horretan kenduko zaio saiakera bakoitzean gehienezko kalifikaziotik. Adibidez, galderaren berezko kalifikazioa 10 bada, eta penalizazio faktorea 0.2, bigarren saiakeratik aurrerako guztiek ondorengo penalizazioa izango dute 0,2 x 10 = 2 puntu.