Galdera-mota: Entsegua

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Entsegua galdera-mota azterketetan askotan erabiltzen diren paragrafo bat edo biko erantzunak emateko prestatuta dago. Entsegu luzeagoetarako, On-line testua zeregina edo Fitxategi bakarra igo zeregina dira aukera egokiagoak.


Galderen ezarpenak

  1. Aukeratu kategoria bat
  2. Eman galderari izen esanguratsua - honek galdera-bankuan aurkitzen lagunduko dizu.
  3. Idatzi galdera 'Galderaren testua' eremuan
  4. Aukeratu erakusteko irudia galderari irudi bat gehitu nahi badiozu. Ikasleari galderaren testuaren ondoren agertuko zaio.
  5. Ezarri 'aurrez ezarritako galdera-kalifikazioa' (hau da, galdera honek gehienez izan dezakeen kalifikaziorik altuena).
  6. Moodle 1.7+: Gehitu 'Feedback orokorra' beharrezkoa bada. Hau da galderari erantzun ondoren ikasleari agertuko zaion testua. Ohartu ondoren agertzen den 'Feedaback-a' eremuan agertzen den berbera dela. Alde bakarra da Feedback orokorra beti agertuko dela galderaren azpian baita irakasleak kalifikatu eta iruzkinak bidali ondoren ere.
  7. Gehitu feedback-a beharrezkoa bada. Hau da galderari erantzundakoan ikasleari agertuko zaion testua. Begiratu 'Feedback orokorra' gorago Moodle 1.7 edo goragokoa erabiliz gero.
  8. Sakatu Gorde aldaketak galdera kategoriara gehitzeko.
  9. Ziurtatu orriko entsegu bakarra dagoela - testu editorea orriko lehen entsegurako bakarrik agertuko da.

Galderen kalifikazioa

Entsegua galderak ez du izango kalifikazioarik irakasleak aztertu eta eskuz kalifikatu arte. Ordura arte, ikaslearen kalifikazioa 0 izango da.

Galdetegi batean ikaslearen erantzuna kalifikatzeko, erabili eskuzko kalifikazioa pestaina galdetegiaren Emaitzak atalean. Entsegua galdera bat eskuz kalifikatzean, kalifikatzaileak entseguari erantzunez pertsonalizatutako iruzkina gehi dezake eta entseguari puntuazio bat eman.

Entsegua galderak Ikasgai batean

Ikasgaiko entsegu-galderak kalifikatzeko, lehenik sakatu zure ikastaroaren orriko ikasgaiaren izenari. Kalifikatu beharreko entsegu-galderak baldin badaude, "Kalifikatu entsegu-galderak" esteka bat izango da. Esteka honek kalifikatu gabeko zenbat entsegu-galdera dagoen erakutsiko duen pantaila bat irekiko du. Gorriz zerrendatuta agertuko dira kalifikatu gabeko entsegu-galderak. Sakatu kalifikatu nahi duzun entsegurako estekari.

Entseguak kalifikatzeko pantailak galderaren izenburua erakusten du, ikaslearen entsegurako erantzuna eta aukerazko iruzkinak idazteko eta puntuazioa emateko tarte bat. Sakatu Kalifikazioa bidali botoiari zure puntuazioa eta iruzkinak gordetzeko. Kalifikatutako galderak berdez erakutsiko dira. Errepikatu prozesu hau kalifikatzen bukatu arte. Sakatu "Bidali kalifikatutako entseguak e-postaz" estekari ikasleei zure erantzunak bidaltzeko.

Ikusi halaber