Ikasgaiaren txostenak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Ikasleak ikasgaia bukatzen duenean kalkula daiteke kalifikazioa. Kalifikazio-metodoa gardena izan dadin nahiko formula sinplea erabiltzen da: erantzun zuzen kopurua zati ikusitako galdera-orri kopurua. Zenbaki hau besterik gabe ikasgaiaren kalifikazio-parametroaren arabera eskalatzen da.

Ikasgaiaren ezarpenene orrian Pertsonalizatutako Puntuazioa aktibatzen denean aldatu egiten da kalifikaziorako algoritmoa. Aurreko irizpdiearen ordez, erabiltzaileak lortutako puntuetan oinarritzen da kalifikazioa, eta horiek lor daitezkeen puntuekin egiten da zatiketa. Horrela, erabiltzailearen erantzun bakoitzarekin lotutako puntuazio-baloreak gehitu egiten dira. Ondoren hauek zati erantzundako orri bakoitzean lor zezakeen gehienezko puntuazioa egiten da. Lortutako zenbakia ikasgaiaren kalifikazio-parametroaren arabera eskalatzen da.

Ikasgaiaren bukaerara iritsitakoan kalifikatzen da ikasgaia. Azken orriko (orden logikoa) galderari zuzen erantzundakoan iristen da puntu honetara, normalean.

Ikasleak ez du ikasgai osoa jarraian egin behar. Ikasle batek hainbat orri egin eta ondoren geratu egiten bada, ikasgaian sartzen den hurrengoan ikasgaia hasieratik edo utzitako tokian hartu nahi duen galdetzen zaio. Utzitako tokia erantzun zuzena eman zuen azken orria da. Aurreko saiakerak" eta "utzitako" saioetako kalifikazioak erregistratu egiten dira eta beste saioetan erakutsitako orriak eta erantzundako galderak ere sartuko dira.

Ikasgaiaren kalifikazioak erabiltzeak on gaitzak ditu. Ikasgaiaren helburu nagusia ezagutzaren transferentzia era interesgarrian egitea da. Kalifikazioa ematea ikasgaia leihaketa bihur dezake eta helburua erantzun zuzenak ematea besterik ez. Bestalde, ikasleei "emaitza perfektua" lortzea gustatzen zaie eta kalifikazioak ematea % 100 majikoa lortu arte ikasgaia errepikarazteko amua izan daiteke.

Ikasgaiek kalifikazioak badituzte ere, ez dira "azken emaitza" lortzeko notatzat hartu behar. Ebaluazio formatiboa da erabilgarriena eta bertan kalifikazioak jardueraren neurgarrietako bat badira ere orokorrean ez dira ikasgaiaren azken notaren alderdi bakarra. Ikasgaiak era formalean erabiltzen badira agian egokiagoa izango da kalifikazioak ehunekotan ematea. Adibidez, ikasleak ikastaro honetako zortzi ikasgaietan gutxienez % 80ko bataz bestekoa lortu behar du zeregin jakin batera pasatu ahal izateko. Ikasgaiak ezagutza eskuratzeko erabiltzen dira batez ere. Beste zerbait da ezagutza horren ebaluazioa.