Jauziak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Jauziek zehazten dute ikasle batek ikasgaiko aukera bat egindakoan zer gertatuko den. Ikasgaien orri askoren ezaugarri dira jauziak.

Jauzi-motak

Erantzun bakoitzak esteka baterako orri-jauzia du. Erantzun bat aukeratzen denean adorea emateko mezua erakusten zaio ikasleari. Adore-mezua ikusi ondoren estekarako orri-jauzia gertatzen da.

Esteka erabatekoa edo erlatiboa izan daiteke. Erlatiboak «Orri hau» eta «Hurrengo orria» dira.

«Orri hau» estekak ikasleak orri bera berriz ikusiko duela adierazten du. «Hurrengo orriak» orrien orden logikoan jarraian datorren orria erakutsiko dio. Erabateko esteka orriaren izenburua aukeratuta erabakitzen da.

Oharra: orrien ordena aldatzen bada «Hurrengo orria» orri-jauziak (erlatiboa) beste orri bat erakutsi ahal du. Orriaren izenburua duen erabateko esteka erabiltzen denean beti aukeratutako orria erakutsiko da, nahiz eta ordena aldatu.

Jauziak aukeratu

Jauzi bereziak

Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)