Jauziak

MoodleDocstik
Hona jauzi:nabigazioa, bilatu

Jauzi-motak

Erantzun bakoitzak esteka baterako orri-jauzia du. Erantzun bat aukeratzen denean adorea emateko mezua erakusten zaio ikasleari. Adore-mezua ikusi ondoren estekarako orri-jauzia gertatzen da.

Esteka erabatekoa edo erlatiboa izan daiteke. Erlatiboak «Orri hau» eta «Hurrengo orria» dira.

«Orri hau&raquo estekak ikasleak orri bera berriz ikusiko duela adierazten du. Hurrengo orriak» orrien orden logikoan jarraian datorren orria erakutsiko dio. Erabateko esteka orriaren izenburua aukeratuta erabakitzen da.

Oharra: orrien ordena aldatzen bada «Hurrengo orria» orri-jauziak (erlatiboa) beste orri bat erakutsi ahal du. Orriaren izenburua duen erabateko esteka erabiltzen denean beti aukeratutako orria erakutsiko da, nahiz eta ordena aldatu.


Oharra: Itzuli gabekoak. Anima zaitezte eta ekin!.     (itzuli gabeko beste orri batzuk)